Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 ekaina, 2021 I+G

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sareko 250 adituk uste dute I+Gko inbertsioaren berreskurapena aurten hasiko dela eta 2022an biziagoa izango dela

  • Innobasquek, lantalde batean bilduta, "2020ko Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostena" egiten parte hartu du. Hain zuzen, txosten horrek bi urtean behin neurtzen ditu Euskadiko berrikuntzaren etorkizuneko aukerak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea nola hautematen den aztertzen du

  • Ziurtatu dute osasun-krisiaren aurreko inbertsio-mailak berreskuratzeak enpresek merkatuan duten kokapenari eusteko soilik balioko duela, baina ez kokapen hori hobetzeko

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari buruz duten balorazioa hobetu egin da aurten ere eta adierazi dute berehalako etorkizunera begira dituzten lehentasunak ekimen estrategikoak sustatzea, enpresak eta gizartea digitalizatzea eta ETE-etan berritzea izan behar direla

  • Ikusi Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostena eta hura egin duten 250 adituren berrikuntza-taldea

Pandemiaren ondorioz, berrikuntza lehentasun bihurtu da euskal enpresetarako, eta, beraz, osasun-krisiaren aurreko inbertsio-mailak berreskuratzea erabaki dute. Nolanahi ere, erregistro horietara itzultzeak merkatuan duten posizonamenduari eusteko balioko du soilik, baina ez hura hobetzeko, “Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostenaren” aditu taldeko 250 kideren arabera.  Hirugarren edizioan, Euskadiko I+G eta berrikuntzaren pertzepzioaren behatoki honek, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasquek sortutakoa, ohartarazten du inbertsioa aurten hasiko dala berreskuratzen eta 2022an biziagoa izango dala, “enpresak lehiakorrak izaten jarraitzeko ezinbesteko baldintza“.

 

“Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostena” bi urtean behin egiten da, arlo horietan ibilbide profesional aitortua duten espezialisten talde handi batek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari buruz duen pertzepzioa oinarri hartuta. Adituen talde hori Innobasquek bere bazkideekin batera sortutako zazpi berrikuntza-taldeetako bat da, hainbat espezializazio-arlotatik berrikuntza eta I+G arloarekin lotutako alderdi guztiak jorratzeko eta Euskadiko adierazleen bilakaera aztertzeko. Diziplina arteko lantalde horiekin lankidetzan aritzeak aukera ematen dio Agentziari hainbat ikuspuntu espezializatu izateko, adibidez, arrakasta-kasuak identifikatzeko, joera globalak aurreikusteko, ETE-en beharrizan espezifikoak lantzeko edo prospektibaren erabilera sustatzeko.

 

250 talentuko diziplina anitzeko panela

Kasu honetan, euskal berrikuntzaren pertzepzioaren taldeak, 2020an, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema osatzen duten kolektibo eta erakunde guztietako 250 ordezkari bildu ditu. Horien artean daude enpresetako, I+G unitateetako eta enpresa-erakundeetako arduradunak, gizarte-instituzio edo -erakundeetakoak, unibertsitateetakoak, zentro teknologikoetakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste agente batzuetakoak, hala nola Ikerketa Sanitarioko Zentroak (ISZ), Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ) edo Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroak (BERC). Banakako balorazioei esker, Innobasquek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema nola hautematen den azter dezake, eta kolektibo bakoitzak antzematen dituen indarguneak eta ahulguneak ezagutu.

 

Edizio berri honetan, txostenari jarraikiz, sistemak goranzko balorazioa du lanbide-jarduera bertan garatzen dutenen artean. Sei urtetan, panelak uste du berrikuntzaren egoerak hobera egin duela Euskadin; zehazki, 2016ko 6,38tik iazko 6,80ra igo du `nota´. Egoera ongien hautematen dutenak ikertzaileak dira. Horiek nota 6,91ra igoko lukete. Atzetik enpresaburuak datoz, 6,84rekin. Kritikoenak, ordea, gizarte-instituzio eta -erakundeetako ordezkariak dira. Batez beste 6,42 eta 6,08ko notak dituzte, hurrenen hurren.

 

Informazioa inkesten bidez lortzen da; beraz, horiek aztertuta ondoriozta daiteke sistemaren barruan profesionalek indargunetzat jotzen dituztela langile ikertzaile kualifikatuen presentzia eta ikerketa-ibilbidea garatzeko baldintzak, finantzaketa publikoaren garrantziarekin eta baliabideak ardaztearekin batera. Gainera, administrazioek zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko orduan jartzen duten arreta erantsi behar zaio. Balantzaren beste aldean, hobetu daitezkeen alderdiak dira finantzaketa pribatua eta egindako ahaleginen eta lortutako emaitzen arteko harremana.

 

Azkenik, ‘2020ko Euskal Berrikuntzari buruzko Pertzepzioaren Txostenari’ esker, Euskadin I+G+b arloko etorkizunaren inguruan adituen taldeak dituen aukerak ezagut daitezke. Izan ere, edizio honetan bi inkesta egin dira osasun‑krisiaren ondorengo egoera islatzeko. Ildo horretan, aurten eta bereziki datorren urtean gastu-maila berreskuratzea aurreikusteaz gain, inkestari erantzun dioten gehienek uste dute zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politikaren lehentasun nagusiak ekimen estrategikoak sustatzea, enpresetan eta gizartean digitalizatzea eta ETEetan berritzea izan behar direla. Panelaren barruan ados ez dauden bakarrak ikertzaileak dira. Euren ustez garrantzitsuagoa da ezagutzaren transferentzia eta talentuaren kudeaketa hobetzea.

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak