Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 azaroa, 2015
Windboxek bere lehen saiakuntza-bankua martxan jarri du

Arantxa Tapiak aurkezpen ekitaldian parte hartu du

Energia eolikoan espezializatutako Fabrikazio Aurreratuko Windbox euskal zentroak, osagai eolikoen fabrikatzaileek, aerosorgailuen palaren- paso- aldaketa sistemak, pitch sistema bezala ere ezagunak direnak probatu eta optimizatzeko aukera izan dezaten saiakuntza-bankua aurkeztu du.

Aerosorgailu bateko palaren paso-aldaketaren dispositiboak, pala bakoitzaren biraketa erregulatzeaz arduratzen da, beti ere haizearen abiaduraren arabera orientatzeko, eta energiaren ekoizpena hobetzea du helburu. Sistema honen fidagarritasuna funtsezkoa da aerosorgailuaren ekoizpen maila handiena ziurtatzeko, baita bere osotasun eta operazio eta mantentze segurtasunerako ere.

Saiakuntza-bankuak, parke eoliko baten dauden pareko baldintzatan, sistema eta bere osagai desberdinak probatzeko aukera emango die enpresei. Gainera, energiaren kostua murrizteko aukera ematen duten optimizatutako diseinuko eta fidagarritasun handiko produktuak, baita diseinu eta fabrikazio prozesuak baliozko daitezke. Bankuan offshore merkatura bideratutako 8 MW potentzia arterako aerosorgailuentzako sistemak entseatuko dira.

Gaur egin den ekipamendu honen aurkezpenak, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailburu Arantxa Tapia izan du buru eta Windbox Elkartean parte hartzen duten euskal enpresen presentzia izan du (Antec, Adwen, Erreka, Gamesa Eólica, Gamesa Innovation and Technology, Glual, Hine, Laulagun eta Wec). Energia Klusterrak ere parte hartu izan du, iniziatibaren koordinatzaile gisa.

Zentro teknologikoak martxan jartzea aurreikusitako bost saiakuntza-bankuetako lehena, IK4-Teknikerrek Eibarren dituen instalakuntzetan kokatzen da, gainera, ekipoa eraikitzeko ardura izan duen entitateak dituen horietan.

Windbox ekimena 2014an jarri zen martxan Eusko Jaurlaritzaren sustapenarekin, Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren esparruan eta sektore eolikoko euskal enpresen gaitasuna garatzea eta nazioarteko merkatuan bere toki aurkitzeko laguntzea du helburu.

Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?