Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 apirila, 2016
Hausturak batuta

GEFek martxoaren 9an, 10ean eta 11n urteroko topaketa egin zuen, eta aurten, Ceit-IK4 eta Tecnun erakundeek antolatu zuten.
CEIT-IK4-33er Encuentro del Grupo Español de Fractura

GEFek martxoaren 9an, 10ean eta 11n urteroko topaketa egin zuen, eta aurten, Ceit-IK4 eta Tecnun erakundeek antolatu zuten. 33. topaketa honetan, hitzordua Donostiako NH Aranzazu hoteleko aretoetan izan zen. 140 pertsonak parte hartu zuten materialen jokabideari eta hausturei buruzko hainbat hitzalditan eta aurkezpenetan.

Azpimarratu beharrekoak dira Matthias Bruchhausen, Petr Dymacek, Koldo Ostolaza eta Jose María Rodriguez Ibabe kideek eskainitako osoko saioak. Gainera, ahozko 85 aurkezpenek osatu zuten askotariko programa; egitarauan hainbat gai landu ziren, besteak beste, nanoteknologia eta ingeniaritza zibila, eta miniaturako entseguei eskainitako saio berezi bat ere egin zen.

Era berean, mahai inguru bat ere egin zen, izenburu honen pean: “Industriaren premiak”. Saio horretan hainbat enpresak parte hartu zuten, hala nola CAF (Aitor Landaberea), ITP (Koldo Ostolaza), Iberdrola Generación (Samuel Pérez) eta ENSA (Pedro Verón) enpresek, eta SPRIren Teknologia zuzendariak, Alberto Fernándezek, moderatu zuen.

Agenda estua izan arren, jarduera ez zen soilik hitzaldi zientifikoetara mugatu. Parte-hartzaileek Donostia bisitatu zuten, eta Hondarribiko Jai-Alai pilotalekuan jokalari profesionalek jokatutako zesta-puntako partidu bat ikustera gonbidatu zituzten.

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?