Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 abendua, 2016
Teknologia aurreratua industria arloko zibererasoei aurre egiteko

IK4-Ikerlan enpresetako segurtasun informatikoa indartzeko soluzio bat bilatzea xede duen europar proiektu batean parte hartzen ari da
IK4-Ikerlaneko ingeniariak zentruak Arrasaten duen egoitzan

IK4-Ikerlan enpresetako segurtasun informatikoa indartzeko soluzio bat bilatzea xede duen europar proiektu batean parte hartzen ari da

 

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa, Europar Batasunak industriako azpiegitura kritikoen kontrol-sistemen segurtasun informatikoa indartzeko premiazko teknologiak eta metodologiak garatzeko abiarazi duen Cidatel proiektuan parte hartzen ari da.

 

Internet bidezko informazio-trukeak eta makinen arteko interkonexioak informazio-lapurretak eta sabotajeak bezalako arriskuen aurrean jartzen dituzte enpresak. Testuinguru honetan, proiektuaren partzuergoa osatzen duten enpresek, ikerketa-zentroek eta erakunde akademikoek elkarlanean dihardute zibersegurtasunaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko duten tresna informatiko berriak bilatzeko.

 

Euskal erakundeak zabaldutako ohar baten arabera, orain arte hainbat sistematan banatuta zeuden segurtasun-funtzionalitateak plataforma informatiko bakar batean biltzeko behar den teknologiaren garapena da bi urteko iraupena eta 6 milioi euroko aurrekontua duen proiektu honen berritasunetako bat.

 

Europar ekimenak MILS (Multiple Independent Levels of Security) delako kontzeptu moldagarria ere aplikatuko du. Soluzio teknologiko honek eboluzionatzeko eta egokitzeko aukera ematen die sistemei, mehatxu informatiko berrietatik babestu ahal izateko.

 

Proiektu honetan garatzen den teknologia Pragako (Txekiar Errepublika) metroan probatuko da, segurtasun-maila desberdinetako komunikazio-sareak interkonektatuz. Gainera, fabrikazio-lantegi batean eta ahots bidezko komunikazio-ekipamentu batean kasu pilotuak abiaraztea aurreikusi da.

 

Industriako zibersegurtasunaren arloan, IK4-Ikerlanek lankidetzan dihardu Orona euskal igogailu-enpresarekin, Basque Industry 4.0 programari atxikitako proiektu baten barruan. Gaur egun, bi erakunde hauek igogailuetan informazio-teknologia sartzeko ahaleginean murgilduta daude, datu-truke segurua bermatu eta zerbitzua hobetzen laguntzeko.

 

 

IK4-Ikerlanen aurkezpen bideoa

Arantxa Tapia: “Aurrera egin behar dugu, ez da inbertsioak atzera botatzeko momentua”

Eragile guztiekin lanean ari gara etorkizuneko Industria Plana prestatze aldera. Industria...Leer más

Ceit lidera un proyecto internacional para reducir el riesgo de la industria aeronáutica
Basque Industry 4.0 17 iraila, 2020
Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendaria 2013tik, Alex Arriola ordezkatuko...Leer más

Alex Vea, Chief Strategy Officer de Smowltech
“Gure online-ikasleak identifikatzeko zerbitzuen eskaria % 500 handitu da 2020an”

Goi-mailako irakaskuntza demokratizatzea eta teknologia berrien bidez unibertsitateen edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?