Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 azaroa, 2017
Senerrek Ence enpresaren Huelvako biomasa-lantegi berria eraikiko du

Euskal taldeak instalazio berriaren horniketa, eragiketa eta mantentze-lanez arduratzeko kontratuaren esleipena lortu du
Senerrek erregaia maneiatzeko sistema aurreratu bat txertatuko du instalazio berrian

Euskal taldeak instalazio berriaren horniketa, eragiketa eta mantentze-lanez arduratzeko kontratuaren esleipena lortu du

 

Sener euskal ingeniaritza eta teknologia taldeak kontratu bat sinatu du Ence enpresa espainiarrarekin, honek Huelvan duen energia-konplexuan isurketa txikiko biomasa darabilen sorkuntza-lantegi berri baten horniketa egiteko.

 

Senerrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, kontratua giltza eskura delako modalitateari atxikita izenpetu da, hau da, lantegia diseinatu, hornitu, eraiki eta abian jartzeko asmoz. Horrez gain, kontratuan, instalazioen lehen urteetako eragiketa eta mantentze-lanak ere sartu dira.

 

Zehazkiago esanda, instalazio berriak, basogintzatik nahiz nekazaritzatik bildutako biomasaz baliatuko den elektrizitatea sortzeko zentral bat izango du, 40 megawatteko potentzia duena. Bi konpainiek aurreikusi dutenez, 2019ko hirugarren hiruhilekoan instalazioa abian egongo litzateke.

 

Oharrean gaineratu dutenez, Senerrek erregaia maneiatzeko sistema aurreratu bat txertatuko du instalazio berrian, baita BREF (Best Available Techniques Reference) arautegi europarraren mugak beteko direla bermatzeko konbustio eta gasen tratamendurako sistemak ere.

 

Lantegi-mota honetarako, Senerrek birberoketa eta birsorkuntza uztartzen dituen efizientzia handiko ziklo termoninamiko bat diseinatu du. Sistema honek birberogailu batez hornitutako galdara bat eta presio altuko eta baxuko gorputz bana duen turbina bat erabiltzen ditu.

 

2012an, Senerrek beste kontratu bat sinatu zuen Ence-rekin, Meridan (Badajoz) biomasaz elektrizitatea sortzeko beste instalazio baten horniketaz ardura zedin, eta hor ere euskal konpainiaren garapen teknologikoa txertatu zen.

 

Sener konpainiaren aurkezpen bideoa

Veigalan y Azterlan desarrollan una solución inteligente para crear materiales metálicos más resistentes y ligeros para fabricar frenos de coche
Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?