Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 urria, 2016
Pedro Miguel Etxenike Honoris Causa doktore izendatu du Aaltoko Unibertsitateak (Helsinki)

Etxenikek zientzia eta kultur alorrean egindako ekarpena nabarmendu dute izendapenean.
nanotecnologia-echenique-premio

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Katedradun eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) presidente Pedro Miguel Etxenike Teknologian Honoris Causa doktore izendatu dute gaur Finlandiako Aalto Unibertsitatean ospatu den ekitaldian. Duela laurogei urtetik hona, Aalto Unibertsitateko Teknologia Eskolak bi urtean behin aitortzen du ohore hau. Aurtengoan, zientzia, teknologia eta gizartearen munduko 10 pertsona nabarmenek jaso dute izendapena Etxenike irakaslearekin batera.

 

Etxenikek zientzia eta kultur alorrean egindako ekarpena nabarmendu dute izendapenean, eta azken hiru hamarkadetan Aaltoko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari emandako bultzada, ikerketa zientifikoaren eta teknologiaren alorrean hartu emana sustatuz. Pedro Miguel Etxenikek pozik eta harro sentitzen zela aitortu du, ez baita bere ibilbidearen aitormena soilik, EHUren balio zientifiko eta lan bikainarena ere bai. Era berean, abangoardian egindako oinarrizko ikerketaren ahalmen teknologikoaren aitormena ere bada. Horri esker, Aaltoko eta Euskal Herriko Unibertsitateek kolaborazio harreman estua dute gaur egun. Etxenikek eskerrak eman dizkie ekitaldian lagundu dioten Iñaki Goirizelaiari, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari, eta Fernando Plazaolari, Ikerketako Errektoreordeari. Plazaola errektoreordea, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programaren lehen bekadunetakoa izan zen, hain zuzen ere Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoan.

 

Aaltoko Unibertsitatea gorakadan diren bost “Rising Stars” izarren artean hautatu du duela gutxi MIT-k (Massachusetts Institute of Technology) munduko 200 unibertsitate onenen inguruan egindako azterketan. Unibertsitate finlandiarra ekintzailetzaren kultura sustatzeagatik nabarmentzen da, eta finlandiar ministerio eta berrikuntzarako agentziak babestu dute bere ekimena.

 

Aaltoko Unibertsitatea 2010ean sortu zen Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoa, Ekonomia Eskola eta Arte eta Diseinu Unibertsitatea elkartu zirenean. Hiruetan zaharrena, Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoa, 1849an sortu zen, eta berau izan da hain zuzen ere saria eman duena.

 

Etxenike irakaslea sarituen artean hautatua izan da ohorezko hitzaldia emateko. Bernardo Atxaga idazlearen poesia batetik hartu ditu hitzak saria jasotzean “laguntasuna eta amaierarik eduki beharko ez luketen uneak” ospatzeko. Etorkizunak berarentzat “zientzia eta ikerketa” esan nahi duela adierazi du, eta “zientzia, artea bezala, gizadiaren balioekiko ez dela neutrala, eta zintzotasuna, tolerantzia eta askatasuna” behar dituela.

 

Aaltoko Unibertsitateak Alvar Aalto arkitekto ospetsuaren izena daramala gogorarazi du Etxenikek, eta “zientzia bere mugetan ez dela zeregin teknikoa, arkitektura baizik. Arkitekto batek ezaguera teknikoa menperatu eta erabili behar du baina hori ez da arkitekturaren funtsa. Arkitekturan eta artean estimatzen duguna da aukera berriei begiak irekitzen dizkigutela, eta hori da hain zuzen ere zientzia onenak egiten duena. Aalton egiten den zientzia tankera horretakoa da eta horregatik, nik eta beste askok, biziki miresten dugu Aaltoren lana”. Etxenikek adierazi duenez “Aaltoren balioak DIPC eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) defendatzen dituzten berberak dira: ezagutzarekiko pasioa, sortzailea eta kritikoa izateko askatasuna, adorea bikaintasunaren bilaketan, osotasuna, irekiera eta berdintasuna, eta gure ekintzekiko erantzukizuna”.

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?