Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 apirila, 2017
Pasaban-ek japoniar bezero batentzako ekipoa fabrikatu du

DCIM100MEDIADJI_0014.JPG

Trenkatzailea, KB- 2200 modelokoa, Pasaban-ek Japoniako merkatuarentzat egindako azken proiektuetako bat da

Tolosan egoitza duen enpresak, errendimendu handiko paper trenkatzaile bat fabrikatu du Japoniako Daio Paper Corporation konpainiarentzat

 

Asiar merkatuan bere presentzia areagotzearen aldeko apustuaren testuinguruan, Pasaban gipuzkoar enpresak, errendimendu handiko paper trenkatzaile bat garatu du Japoniako Daio Paper Corporation fabrikatzailearentzat.

 

Trenkatzailea, KB- 2200 modelokoa, Tolosan egoitza duen enpresak Japoniako merkatuarentzat egindako azken proiektuetako bat da. Aparailuak 5 desbobinatzaile bikoitz ditu eta aldi berean, hamar bobina prozesatzeko gai da, formatu baldintza espezifikoak eta kalitate baldintza zorrotzak konplituz.

 

Konpainiak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, aldi berean hamar bobina erabiltzeko aukerak, darabiltzan paper gehienekin, besteak beste iztukatuekin, iztukatu ultrarinekin, kraft paperekin eta woody paper-a bezalako barietateekin, ekoizpen gaitasun handia lortzeko beta eskaintzen dio bezeroari. Trenkatzaile berriak gainera, automatizazio maila handi bat du.

 

Pasaban-en KB trenkatzaileak, malgutasun handia, ekoizpen errekerimendu nabarmenak eta bukatutako produktuaren goi-mailako kalitatea eskatzen duten bihurtze instalazioetan, paper-fabriken akabera aretoetan eta paper edo kartoi fabriketan ezartzeko diseinatuta daude.
Oharrean gaineratzen den moduan, ezaugarri hauek dituen trenkatzailearen fabrikazioa, euskal enpresak pertsonalizazio maila altu bat duten proiektuak garatzeko duen gaitasunaren seinale da, teknologia maila handi bati gehituta eta prezio iraunkor baten truke kalitatezko produktu bat bermatuz.

 

Bere nazioartekotze prozesuaren testuinguruan, Pasaban-ek berriki akordioa sinatu du Indiako Bahl Paper Mills fabrikatzailearekin, batik bat Dupléx kartoiak ebakitzera bideratutako euskal enpresaren CX190 trenkatzailea bere fabrikan txertatzeko.

 

 

Pasaban enpresaren aurkezpen bideoa

Veigalan y Azterlan desarrollan una solución inteligente para crear materiales metálicos más resistentes y ligeros para fabricar frenos de coche
Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?