Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoak LED teknologian oinarritutako argiztapen-soluzio berritzaileak garatzea xede duen europar proiektu batean parte hartuko du.
Elektrizitatearen kontsumo-eredua jasangarriagoa izan dadin, Europako Batzordeak goritasun-lanparak beste argi-iturri batzuekin ordezkatzea erabaki zuen 2009an, 2020rako goitik behera desagertarazteko asmoz. Apurka-apurka egin beharreko ordezkatze-prozesu hau kontsumoa % 30 murrizteko asmoz diseinatu zen.
Testuinguru honetan, Europako Batzordearen Zazpigarren Esparru-Programak finantzatutako LASSIE-FP7 europar proiektu kolaboratiboaren bitartez, LED teknologian oinarritutako argiztapen profesional eta arkitektonikoko sistema bat garatu nahi da azalera handietarako.
Suitzako CSEM mikroelektronika zentroak koordinatutako ekimen honek nazioarteko bederatzi bazkide ditu, Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoa barne, eta berrikitan, ikasleei zuzendutako lehiaketa bat deitu du, LED teknologiaz diseinatutako argiztapen kontzeptu berriak biltzeko asmoz.
Lehiaketa honen bitartez, ideia berriak lortu nahi dira, giroaren arabera eta LED-xafla bakarraz hornituta kolore desberdinak emango dituen luminaria bat diseinatzen laguntzeko. Aurreikusita dagoenez, lehiaketako finalistek Basilean antolatutako workshop batean parte hartuko dute abenduan, beren proiektuak aurkezteko.
LASSIE-FP7 proiektua
Ikusmen artifizialeko tresnak -piezak kontrolatzera nahiz prozesuak gainbegiratzera bideratzen...Leer más
PartekatuIkerlan teknologia zentroa, Laulagun enpresa gipuzkoarra...Leer más
PartekatuHiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du...Leer más
PartekatuHirien jarduera datu-sortzaile handi bat da, sentsore ugariei esker, baina...Leer más
PartekatuLegazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?