Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 abendua, 2016
Nanozientzia superheroientzat

nanotecnología-nanocomic

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek ‘Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra’ komikia aurkeztu dute Donostian. Komikia 2016an nanofikziozko lehen komiki partaidetzazkoa sortzea helburu izan duen nanoKOMIK proiektuaren emaitza da eta horretarako Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren dirulaguntza jaso du proiektuak. Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordea eta Txema Pitarke (CIC nanoGUNE) eta Ricardo Díez Muiño (DIPC), nanoKOMIK proiektua antolatu duten zentroetako zuzendariak hartu dute parte ekitaldian.

 

Azken mendeko aurrerapen zientifikoek nanozientzia errealitate bilakatu dute. Mekanika kuantikoari esker, materian nanoeskalan agertzen diren propietate eta fenomenoak ulertzen ditugu eta mikroskopio handiei esker, atomoak banan-banan manipulatzeko gai gara. Zientzia alor honek eskaintzen dituen aukerak amaigabeak dira eta eragin nabarmena izango dute medikuntzatik hasi eta eraikuntzara doazen sektoreetan, gure bizimoduan aldaketa garrantzitsuak eraginez.

 

Errealitate horren jakitun, CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanoKOMIK proiektua bultzatu dute, nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean egiten diren aurrerapenek eskaintzen dituzten aukerak gizartean hedatzea eta gazteen sormena piztea helburu duen dibulgazio-proiektu kolektibo, multidisziplinar eta nazioartekoa, hain zuzen ere. Horretarako, nanoKOMIK erronkan murgildu ditu 12-18 urteko 200 gazte inguru, nanobotereak izango dituen komiki-superheroi bat sor dezaten, hau da, materiak eskala nanometrikoan dituen propietate txundigarrietaz baliatzen den heroia. Erronkara aurkeztutako ideiarik onenetan oinarrituta ‘Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra’ dibulgazio-komikia sortu da.

 

 

Nanozientziaren indarra

Dibulgazio-komikiak gazteek erronkara aurkeztutako ideiarik orijinalenak biltzen ditu, Hodei Iparraguirre marrazkilariak eta Itziar Otegui (nanoGUNE) eta Amaia Arregi (DIPC) proiektuaren koordinatzaileek egindako berregite lanari esker. Lana eskuragarri dago creative commons lizentziapean euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez paperean zein formatu digitalean www.nanokomik.com webgunean. Gainera, Dayanne eta Murilloren istorioak Jotdown Kids aldizkarian berrargitaratuko dira datozen hilabeteetan.

Komikiaren aurkezpena proiektuaz gain erronkako lanik nabarmenenak biltzen dituen erakusketa ibiltariaren inaugurazioaren baitan kokatu da. Erakusketa Donostiako Carlos Santamaria zentroan egongo da ikusgai abenduaren 30 arte.

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Basque Industry 4.0 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Coroma para el desarrollo de una nueva generación de robots industriales inteligentes
Basque Industry 4.0 20 maiatza, 2020
Adimen artifizialez garatutako roboten belaunaldi berriak fabrikazio-prozesuak aldatu ditu ontzigintzan, aeronautikan eta energian

Ideko, fabrikazioaren arloan espezializatutako zentro teknologikoa eta BRTAko kidea, azkenengo hiru...Leer más

Basque Industry 4.0 18 maiatza, 2020
Talio: eraldaketa digitala eta zibersegurtasuneko tresnak industria sektorerako

  Bilboko ingeniaritzak antolakundeen eraldaketaren aldeko apustua egin du, garrantzi berezia...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?