Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 ekaina, 2019 I+G Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Mende erdi esportatzen

Izar enpresak, ebaketa-tresnen euskal fabrikatzaileak, bere atzerriko lehen operazioaren 50. urteurrena ospatzen du; 90 herrialdetan saltzen du gaur egun eta 215 lagun enplegatzen ditu

Izar enpresak, ebaketa-tresnen euskal fabrikatzaileak, bere atzerriko lehen operazioaren 50. urteurrena ospatzen du; 90 herrialdetan saltzen du gaur egun eta 215 lagun enplegatzen ditu

 

Izar Cuttings Tools ebaketa-tresnak (barautsak, fresak eta ardatzak) fabrikatzen dituen euskal enpresa bat da, mende erdiko nazioarteko esperientzia duena, eta bere asmoa da Europako lehen bi marketako bat izatea bere sektorean. 109 urteko ibilbidearen ondoren, etorkizunean “hazten jarraitu nahi du goi-mailako kalitateko produktua eta zerbitzua eskainiz” adierazi du Carlos Pujanak, enpresako kudeatzaileak. Lan-sozietate anonimo honek 215 lagun enplegatzen ditu eta ia 30 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz.

 

Lantegi bat Boroan duen erreferente industrial honen besoak mundu osoko 90 herrialdetara iristen dira, ez bakarrik Europar Batasun ia osora, baizik eta baita ere Estatu Batuetara, Latinoamerikara eta industria sektorean garrantzia duten gainerako herrialde guztietara.

 

Ez zineten kanpora irten krisiak behartuta; zuen expertisse-a lehenagotik zetorren…

Hala da, 50 urte igaro dira atzerriko lehen operazioa egin genuenetik. Esperientzia garrantzitsua da, zalantzarik gabe, baina kontuan izan behar duzu Izar enpresak 109 urteko historia duela eta hainbat produktu eta zerbitzuk izandako bilakaera arrakastatsuak ekarri gaituela honaino. Horri esker, oraindik mantentzen dugu gure lehen bezeroa, Beltracy enpresa belgikarra, zeina 1969an Zornotzaraino etorri baitzen entzuna zuelako hemen ebaketa-tresna onak egiten genituela. Eta hemen jarraitzen du oraindik.

 

Zer esan dezakezu hain ezohikoa den leialtasun harreman luze honetaz?

Oso garrantzitsua dela eta asko esaten duela gure enpresaz. Konpainiek tresnak eta produktuak saltzen dituzte diru truke, baina giza harremanen marko bat ere badira. Eta alderdi hori oso garrantzitsua da guretzat.

 

Zein izan da nazioarteko mende erdiko esperientzia horren alderdirik garrantzitsuena?

Niretzat pertsonak dira garrantzitsuena, eta baita ere, duela 21 urte, une oso delikatu batean inplementatu zen enpresa sozialaren eredua. Langileek erronka bat eta erantzukizun bat hartu zuten beren gain, pauso bat eman zuten errazena kritikatzea zen une hartan. Buru-belarri hasi ziren lanean, enpresaren alde apustu eginez eta bere gidaritza hartuz. Arrisku handia hartu zuten eta ongi atera zitzaien jokaldia. Gero, 1997an, gaur egungo kudeaketa-taldea iritsi zen enpresara. Orduan ikusi genuen giza taldeak sekulako borondatea eta gogoa zuela gauzak ondo egiteko eta denon artean sendotu genuen enpresa. Ahalegina beti da errazagoa jendearen laguntza baduzu.

 

Zein da Izar enpresaren jarduera nagusia?

Metala, zura, hormigoia eta abar zulatzeko barautsak fabrikatzen ditugu, eta baita ere fresak eta ardatzak. Oso gama zabala eskaintzen dugu metalaren eta eraikuntzaren sektoreekin zerikusia duten arlo guztietan.

 

Eta zuen plan estrategikoan diozuenaren arabera, zilarrezko domina lortu nahi duzue zuen merkatu-nitxoan Europan. Nola lortuko duzue?

Uste dugu posible dela. Plan estrategiko indartsu bat garatu dugu pertsona askoren parte-hartzearekin –35 langile, bezeroak eta hornitzaileak-.  Badakigu une honetan Europako lehen hamarren artean gaudela eta 2022rako bigarren postuan egon nahi dugu.

 

Zer egingo duzue hori lortzeko?

Gauza asko egin behar dira eta ondo egin behar dira. Etengabe aldatu behar dugu, gure lay out-a hobetu, azkarrago izan enpresa barruan, eta beti izan behar dugu bezeroa gogoan, bere asebetetzearen menpe gaudelako.

 

Zein da zuen bezeroen profila?

Gure tresnen amaierako erabiltzaileak sektore desberdinetako pertsonak dira: automozioa, aeroespaziala, eolikoa, mekanizatuko tailer txikiak… Baina banatzaileei ere saltzen diegu zuzenean, hau da, Izar enpresaren produktuak amaierako erabiltzaileei helarazten dizkieten agenteei. Normalean horrelako bezeroak oso exijenteak izaten dira, erabiltzen dituzten tresnek zerikusi handia dutelako beren lanaren kalitatean eta bezerotzat dituzten enpresen errendimenduan.

 

Izarrentzat zergatik da “hil ala bizikoa” Ekialde urruneko merkatua?

Hil ala bizikoa da guretzat. Presentzia dugu 90etik gora herrialdetan, baina ezin gara hor gelditu. Anbiziotsuak izan behar dugu eta horretarako eredutzat dauzkagu hain urrun iritsi ziren euskal marinel ezagunak… Filosofia horrexekin, guk ere badakigu gero eta urrunago iritsi behar dugula. Ezin dugu zabalkunde hori gelditu, Euskadin lehiakor izan nahi badugu.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak