Maurizio Prato, grafeno eta karbonozko nanohodietan mundu mailako aditurik nagusienetako bat, CIC biomaGUNEn hasi da lanean.
CIC biomaGUNE ikerketa zentroak, grafeno eta karbonozko nanohodietan mundu mailako aditurik nagusietakoa den Maurizio Prato italiarra, kontratatu egin du. Ikertzailea, Ikerbasqueren programaren bidez hasi da lanean ikerketa zentruan eta ikerketa lerro berri baten buru izango da, bai neurozientzietan bai muineko lesioen arloetan aipatutako materialen aplikazioak bilatzeko xedez.
Pratok, bere ibilbidean zehar, kimika organikarako eta nanozientzietarako muga berriak zabaldu ditu, eta horregatik esker on ugari jaso ditu. 2014. urtean Thompson-Reuters-ek mundu mailan eragin handiena izan duten ikertzaileen zerrendan sartu zuen, beste ikertzaileek 35.000 bider baino gehiago aipatutako 550 artikulu zientifikoen egile edo egilekidea bait da.
Orain arte, Prato Kimika organikoko irakaslea izan da Triesteko Unibertsitatean (Italia) eta bere lanak neurozientzien, medikuntzan, nanosegurtasunaren edo energiaren produkzioaren moduko arloetan izan dira erabilgarriak. Bere ohorez, prozesu kimiko bati “Pratoren erreakzioa” izena jarri diote.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur,...Leer más
PartekatuEuskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua kudeatzen duen Basque...Leer más
PartekatuEkimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz...Leer más
PartekatuBridgestone konpainiak, hots, BIND 4.0 programaren (4.0 industriaren arloko startup-ak...Leer más
PartekatuAmatech Group erreferentziazko taldeetako bat bihurtzen ari da Euskadin IKT soluzioetan....Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?