Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 abendua, 2016
Nanopartikulen osasunarengan duten eraginaren inguruko ezagutza handiagoa

Gaiker-IK4 zentro teknologikoa, aerosolek dituzten nanopartikulek, arnas- sisteman duten eragina ikertzen duen NANOaers proiektuan parte hartzen ari da.
Proiektuak nanopartikulek osasunean izan ditzeketen efektuak aztertzea du helburu

Gaiker-IK4 zentro teknologikoa, aerosolek dituzten nanopartikulek, arnas- sisteman duten eragina ikertzen duen NANOaers proiektuan parte hartzen ari da.

 

Nanopartikulak, aerosolak, kosmetikoak, botikak edo pinturak bezalako eguneroko kontsumo produktuetan presente daude, eta horregatik, ohikoa da pertsonak osagai hauen eraginpean jartzea.

 

Horrez gain, nanoteknologia lehentasunezko garapen diziplinatzat jotzen da eta teknologia edo osasun zientziak bezalako arloek plazaratutako eskaerei erantzuna ematen lagun dezala espero da.

 

Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoak parte hartzen duen NANOaers proiektu internazionalak, osasuna nanopartikula jakin batzuen eraginpean jartzearen eraginak analizatzea eta ezagutza zientifikoa sortzera laguntzea dute helburu.

 

“Aerosolek dituzten nanopartikulak airera bota eta, eskuarki, arnasbidean ezartzen dira, baina zahartze prozesua eta osatzen duten matrize kimikoek gizakiarengan izan dezaketen eragina ezagutzerik ez dago”, entitate ikertzaileak helarazitako oharraren arabera.

 

Aurten martxan jarritako NANOaers iniziatibak, arnas-traktuaren gainean lainoztatutako nanopartikulen bi talde handien profil toxikologiko desberdinak ekoiztu gura ditu, beti ere giza- osasunarengan dituzten arriskuak identifikatu ahal izateko.

 

Arriskuen Alemaniako Institutua (BFR) buru den proiektuan, Gaiker IK-4, biriketako-ehunen eredu desberdinek, produktu hauen eraginpean, zorrozki (dosi bat) eta kronikoki (dosi desberdinak, sei hilabetetan) jartzean dituzten erreakzioak ebaluatzeaz arduratzen da.

 

“Honela, nanopartikulek, bai langileengan, bai azken kontsumitzaileengan izan ditzaketen eragin kaltegarriak baloratu ahal izango dira”, aipatzen da oharraren bukaeran.

 

 

Gaiker-IK4-ren aurkezpen bideoa

Basque Industry 4.0 22 urtarrila, 2021
Europak Basque Digital Innovation Hub aukeratu du “Challenge Initiative” sarirako hautagai gisa

Euskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua kudeatzen duen Basque...Leer más

Basque Industry 4.0 21 urtarrila, 2021
31 startup berritzailek 40 kontratu lortu dituzte BIND 4.0 plataformako trakzio-enpresekin 5. ediziorako

Ekimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz...Leer más

Basque Industry 4.0 19 urtarrila, 2021
Bridgestone-k dio BIND 4.0 programa “bultzada indartsua” dela “enpresen lehiakortasunerako”

  Bridgestone konpainiak, hots, BIND 4.0 programaren (4.0 industriaren arloko startup-ak...Leer más

Arkaitz Carbajo Robles, responsable técnico de I+D de Amatech
Basque Industry 4.0 13 urtarrila, 2021
Amatech Groupek bere ezagutza teknologikoa industria-esparrura eramatearen alde egin du

Amatech Group erreferentziazko taldeetako bat bihurtzen ari da Euskadin IKT soluzioetan....Leer más

Jonathan López, gerente de Linub
Basque Industry 4.0 7 urtarrila, 2021
Linube: “Gure erronka gero eta enpresa gehiago hodeira eramatea da”

Estatistikako Institutu Nazionalaren txosten baten arabera, 10 langile edo gehiago dituzten...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?