Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 ekaina, 2017
400dik gora enpresak parte hartu dute Euskadiko eskualdeetan SPRI Taldearen laguntza eta zerbitzuei buruz antolatu diren jardunaldietan

Martxoa eta maiatza bitartean egin diren 17 saioetan hizpide hartu dira SPRI Taldearen diru-laguntzak, esaterako, I+G arloko programak eskaintzen dituenak eta 142,6 milioi euroko aurrekontua dutenak.

Parte-hartzaileek positiboki baloratu dute aukera izatea SPRI Taldearen lehen eskuko informazioa jasotzeko eta beren proiektuek laguntzak jaso ditzaketen aztertzeko.

 

SPRI Taldeak bukatu ditu Euskadiko eskualdeetan antolatu dituen jardunaldi informatiboak, zeintzuen helburua baitzen bertatik bertara azaltzea Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak 2017rako eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuak. 410 enpresatako ordezkariek parte hartu dute eskualde mailako agenteen, Industrialdeen eta Kluster elkarteen laguntzaz antolatutako jardunaldi horietan. Martxoan, apirilean eta maiatzean egin dira eta 17 topaketa izan dira guztira.

 

Saio horiek osatu egin zituzten martxoaren hasieran Euskadiko hiru teknologi parkeetan egin zirenak, zeintzuetan 500dik gora enpresari elkartu baitziren lehen eskutik ezagutzeko eskaintzen diren laguntza publikoak.

 

Aurkeztutako laguntzen helburua da sostengu ematea euskal enpresei lehiakorragoak izateko, nazioartekotzeko, eta Europako abangoardian kokatzeko 4.0 Industriaren aplikazioan. I+G programentzat bakarrik 142,6 milioi euroko diru-laguntzak emango dira.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak azpimarratu duenez, laguntza programa horiek “hobetzen ari dira urtez urte, enpresen eskaerei egokituz”. SPRI Taldea leihatila bakarra izatea nahi dugu, Sailak beste laguntza batzuek ere ematen baititu”.

 

Programa horien artean aipatzekoa da Renove Makineria plana, 9 milioi inguruko aurrekontuarekin (2016an baino bat gehiago). Plan horrek %15eko laguntza emango du, gehienez 70.000 euro makina bakoitzeko.  Ekintzailetzari laguntzeko instrumentuek 5,8 milioi euroko zuzkidura dute, eta ETEetan EIKTen alde egin den apustuak, berriz, 9 milioiko aurrekontua. Gainera, 96 milioi bideratuko dira garapen industrialera.

 

Parte-hartzaileek positiboki baloratu dute SPRI Taldeak Euskadiko eskualdeetan antolatu dituen jardunaldiak. Funtsean, positiboki baloratu dute ekimena bera, zeinaren helburua baitzen lehen eskutik azaltzea enpresa txiki eta ertainei SPRI Taldearen laguntza programak eta zerbitzuak. Gainera, gustura daude aukera izan dutelako langile espezializatuekin aztertzeko beren proiektuek baduten tokirik eskainitako programa eta zerbitzuetan, eta jasotako informazioa baliagarri izan zaielako zalantzak, kontzeptuak eta prozedura administratiboak argitzeko.

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Basque Industry 4.0 1 ekaina, 2020
Ikusi-k indartu egin ditu 4.0 Industriara eta eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak

  Euskal konpainia datuen bilketa eta analisiarekin lotutako proiektuetan zentratzen da,...Leer más

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?