Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
11 maiatza, 2017

Lumiker-el enpresa etapa berri bat hasiko du RDT Ingenieros enpresaren laguntzarekin

Lumikeren dispositivo bat.

RDT Ingenieros enpresak Lumiker Aplicaciones Tecnológicas SL konpainiaren gehiengodun partaidetza eskuratu du

 

Joan den apirilean bukatu zen RDT Ingenieros multinazionala Lumiker Aplicaciones Tecnológicas SL. enpresaren kapital sozialean sartzeko prozesua. RDT Ingenieros-ek %70etik gorako partaidetza eskuratu du, eta hala, konpainiaren erreferentziazko akziodun bihurtu da.

 

Lumiker Bizkaiko Teknologi Parkean kokatutako oinarri teknologikoko enpresa bat da. 2010. urtean sortu zen, helburutzat harturik Sentsorikaren esparruko aplikazio berritzaileak garatzea hainbat sektoretara (hala nola, sektore elektrikora, aeronautikara, obra zibilera, eta abarretara) zuzendurik. Lau jakintza-arlo integratzen ditu, nola baitira optika, material berriak, hardwarea eta softwarea, eta balio erantsi handiko konponbideak sortzen ditu.

Bere produktu-katalogoa beraizik zuzendurik dago sektore elektrikora. Konponbide disruptiboak eskaintzen ditu aktibo elektrikoen monitorizazioan eta, hortaz, aktibo horien kudeaketaren optimizazioan.

RDT Ingenieros nazioartean finkatutako enpresa berritzaile bat da. Ingeniaritza proiektu aurreratuak garatzen ditu, eta osagai teknologiko handiko proiektuetan parte hartzen du, malgutasuna eskainiz bezero handien kanporatze estrategietarako.

RDTk Lumikeren eskuratu duen partaidetza benetako bultzada eta palanka izango da ETE teknologiko hori dimentsionatzeko eta merkatu desberdinetan indarrez sartzen laguntzeko, multinazionalak ingeniaritza aurreratuaren esparruan duen posizionamendua dela medio.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Teknologia 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

Teknologia 1 apirila, 2020
Inser Robótica izango da Txinako Youngsun enpresaren packaging makinen banatzaile esklusiboa

  Bestalde, konpainia bizkaitarrak akordio bat itxi du ibilgailu autonomoak fabrikatzen...Leer más

Teknologia 27 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzaren salbuespenezko neurria I+G proiektuak finantzatzeko

Eusko Jaurlaritzaren salbuespenezko neurria I+G proiektuak finantzatzeko: oinarrizko ikerketako...Leer más

Teknologia 3 martxoa, 2020
600 enpresa inguruk zuzenean jasoko dute SPRIk 2020an banatuko dituen laguntzei (guztira 254 milioi euro) buruzko informazioa

Dirulaguntzak iazkoak baino % 8 handiagoak izango dira eta arlo hauetara zuzenduko dira:...Leer más

Teknologia 21 otsaila, 2020
Misio teknologiko bat Estatu Batuetan zibersegurtasuneko euskal enpresekin batera

BCSCk eta 18 euskal enpresak parte hartzen dute San Frantziskoko zibersegurtasuneko munduko zita...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?