Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 apirila, 2016
Oronaren diru-sarrerak ia % 6 gehitu dira 2015ean

Konpainia gipuzkoarrak 37 milioi euroko guztizko balioa duten inbertsioak egin ditu
Oronaren Batzar Orokorraren irudia

Konpainiak aurreko ekitaldiko kontuak onartu ditu urteko batzarrean.

Igogailuetan eta jasotze-sistemetan espezializatuta dagoen Orona euskal konpainiak 611 milioi euroko diru-sarrerak lortu zituen 2015ean, aurreko ekitaldian izandako 578 milioiko diru-sarrerak baino % 5,71 gehiago.

Gipuzkoako Hernani herrian finkatutako kooperatibak bazkideen urteko batzarra egin du gaur, eta hitzordu honetaz baliatuta, enpresak iazko urte fiskaleko kontuak onartu ditu.

Oronak 111 milioi euroko ustiapen-emaitza gordina lortu zuen 2015aren amaieran, % 15,63ko hazkundeaz 2014ko datuen aldean.

Erreferentziazko epealdi horretan, enplegu-kopurua 4.498 langilekoa izan zen, 2014an baino 165 profesional gehiagokoa.

Gainera, konpainia gipuzkoarrak 37 milioi euroko guztizko balioa duten inbertsioak egin zituen, salmenten % 2 berrikuntzara bideratuz.

“Orona indarberrituta atera da krisi globaleko garai latzetatik, emaitzak onak lortuz eta enplegua sortuz”, ziurtatu du Batzarrean  Xabier Mutuberria konpainiako zuzendari nagusiak.

 

Oronaren aurkezpena

Veigalan y Azterlan desarrollan una solución inteligente para crear materiales metálicos más resistentes y ligeros para fabricar frenos de coche
Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?