Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 maiatza, 2015
Lointek-ek bost milioi euroko inbertsioa egingo du Bilboko Portuan lantegi bat eraikitzeko

Ekipo-ondasunen fabrikazioan espezializatuta dagoen Lointek enpresa bizkaitarrak bost milioi euroko inbertsioa egingo du Bilboko Portuan lantegi bat eraiki eta orain arteko nazioartektze-estrategia bultzatzeko.
Bisita Lointeken lantegi berriaren obretan

Ekipo-ondasunen fabrikazioan espezializatuta dagoen Lointek enpresa bizkaitarrak bost milioi euroko inbertsioa egingo du Bilboko Portuan lantegi bat eraiki eta orain arteko nazioartektze-estrategia bultzatzeko.

Eraikitzen ari diren instalazio berri hauetan, mundu osoko bezeroen tamaina handiko eskariak kudeatuko dira, konpainiaren esportazio-gaitasuna areagotu eta logistika-gastuak murrizteko asmoz.

Honela, Urdulizen 1996an sortutako konpainia hau, Bilboko Portuko kanpoko Abran jardungo duen ekipo-ondasunen arloko lehen fabrikatzailea izango da.

Konpainiako zuzendari nagusi Javier Loroñok bisitaldia egin zien larunbatean lantegia eraikitzeko lanei, alboan Asier Atutxa Portu Agintaritzako presidentea eta Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako diputatua zituela, proiektuak bi erakunde hauen babesa baitu.

Lointek-ek badu jadanik lantegi berrian fabrikatu beharreko eskari bat: Mexikoko Pemex petroliogintza-taldearentzako tamaina handiko destilazio-zutabe bat, 700 tonatik gorako pisua eta bederatzi metroko diametroa duena.

Udaren bukaerarako abian  izango den 40 langileko lantegi berrian, 1.000 tonarainoko pisua, 150 metroko luzera eta 20 metroko diametroa duten piezak fabrikatu ahal izango dira. Ezinezkoa litzateke horrelako piezak barrualdean fabrikatu eta porturaino eramatea.

Bideo korporatiboa

Teknologia 27 uztaila, 2021
Fesiak nerbio-sisteman lesioak dituzten pertsonak neurorrehabilitatzeko irtenbide aurreratuak garatzen ditu

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikotik, Fesia Technology enpresa gazteak nerbio-sistema...Leer más

Teknologia 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Teknologia 16 uztaila, 2021
Purple Blob, IoT soluzioak turismo, hiri eta industria adimenduna sortzeko

2017an, jakin-minak eta teknologia berritzaileekiko grinak informatikan eta...Leer más

Azterlan proyecto SUSIE
Teknologia 14 uztaila, 2021
SUSIE proiektuak irizteko zailak diren eremuak dituzten tresnen monitorizazioan lan egiten du

Prozesu industrial batzuetan mota ugariko eraldaketa-tresnak erabiltzen dira. Sentsore eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?