Irizarren autobus elektrikoak, Luxenburgon barrena

18 uztaila, 2018
Irizarrek Luxemburgon entregatu dituen autobusak

Euskal fabrikatzaileak, Europako hiriko garraio publikoa kudeatzen duen enpresak enkargatutako Irizar ie bus modelo elektrikoaren lehen sei unitateak entregatu ditu

 

Ingurumen iraunkorraren alde apustu egite aldera, geroz eta gehiago dira Smart Cities moduan ezagunak diren hiri ereduetara hurbiltzen direnak. Eredu hau, energetikoki autosufizienteak diren eraikinak egiten edo ibilgailu elektrikoetan oinarritutako garraio zerbitzuen bitartez, ingurumenarekiko adeitsuak diren inguruak sortzeko asmoz, teknologia digitaletan oinarritzen den kontzeptu berria da.

 

Testuinguru honetan, Luxenburgon garraio publikoaren zerbitzuaz arduratzen den Voyages Emile Weber enpresak Irizar Taldeko kide den Irizar e-mobility konpainiari, bere Irizar ie bus modeloko hamar autobus elektriko eskatu dizkio. Horietako lehen sei unitateak entregatu ditu, dagoeneko.

 

Autobusak, elektrikoak %100ean, 200 kilometro baino gehiagoko autonomia du, baita kontsumo energetikoa optimizatzeko aukera luzatzen duen gidatzeko asistentzia sistema bat ere eta, horren ondorioz, autokarraren autonomia areagotzeko gai da. Emandako sei unitateek 12 metroko luzera dute, eta gainontzeko lauek 18 metro neurtuko dute, Irizarrek zabaldutako ohar baten arabera.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow