Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Azaroa, 2020 I+G

Irisbondek Hiru sortu du, begiradaren bidez igogailuari deitu edo dirua ateratzeko aukera ematen duen gailua

Begizko jarraipenaren printzipioan oinarritutako sistema bat da, ordenagailu bat begiak mugituz modu zehatz eta intuitiboan kontrolatzea ahalbidetzen duena

Datorren urtarrilean egongo da salgai munduko lehen ‘eye-tracking’ multiplataforma. Hiru du izena, eta Irisbond euskal enpresa gazteak bultzatzen du, 2013an sortu zena Basque Research & Technology Centerren) integratutako Vicomtech zentro teknologikoaren eskutik.

Zer esan nahi du ‘eye-tracking’ kontzeptuak? Begizko jarraipenaren printzipioan oinarritutako sistema bat da, ordenagailu bat begiak mugituz modu zehatz eta intuitiboan kontrolatzea ahalbidetzen duena. Erabilgarritasunak anitzak dira.Hiruk hainbat gailutako sistema eragile guztiekin bateragarria izateko ahalmena du: ordenagailuak, tabletak, kutxazainak, igogailuak edo sarbide-kontrolak. Pantailaren ondoan jartzen den barra itxurako gailu honek, gure begirada zuzentzen ari garen lekura mugitzen du puntakoa.

Donostiako enpresa honek sortu duen teknologiak denbora luzez probatu da, baina orain arte inork ez du merkaturatu. Egia esan, Hiru, bere izenak berak dioen bezala, Irisbondek ‘eye-tracking’ teknologiarekin garatutako hirugarren produktua da. Bere ezaugarri nagusia edozein sistema eragilerekin funtzionatzen duela da: Windows sistemarekin ez ezik, iOS, Android edo tablets Wacom sistemekin ere funtzionatzen du.

Hiru saguaren alternatiba gisa hartu daiteke. Antzera funtzionatzen du eta kurtsorea begiekin mugitzeko aukera ematen du, behar dugun lekuan sakatzeko; teklak idazteko, edo erlaitz jakin batean klikatzeko. Hainbat sentsore optiko ditu, 60 fps-rainoko grabazioarekin (segundoko fotogramak) eta bost orduko autonomia du.

Enpresa gipuzkoarraren kalkuluen arabera, begi-jarraipeneko teknologiak hazkunde esponentziala izango du, hemendik bost urtera hiru aldiz handigoa izango da. Batez ere, asistentzia-komunikazioan, baina baita automobilgintzan, robotikan, osasunean edo hezkuntzan ere.

Irisbondek bere berrikuntzak hobetzeko ikertzen jarraitzen du. MITekin elkarlanean aritzen da bere algoritmoak hobetzeko eta Cambridge Innovation Center-en laguntza jaso du. Espainia eta EBz gain, Estatu Batuetan eta Kanadan presentzia du, eta Asian zabaltzeko asmoa du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak