Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 otsaila, 2021 I+G

Intsektuak ekoizteko lehen instalazio automatizatuak seilu euskalduna du

Ulma Handling Systemsek, FARMYNG proiektu europarraren barruan, etxalde bertikal bat eraikiko du Frantzian Ynsect enpresarentzat, intsektu-hazkuntzaren sektorean munduko liderra
ULMA

Ulma Handling Systemsek 1984tik ingeniaritza intralogistikoko soluzioak garatzen ditu mota guztietako sektoreetarako, hala nola: elikadura eta edari sektorea, aireportuen sektorea, sektore kimikoa edo eta sektore farmazeutikoa. Orain, Oñatiko enpresak Europako proiektu batean parte hartzen du, Horizon 2020 programaren barruan. Proiektu horretan, Ynsect, intsektu-hazkuntzaren sektoreko munduko liderrarekin batera, Amiens Metropolen (Frantzian) etxalde bertikala baten eraikuntzan parte hartzen du, intsektuen proteina ekoizteko lehen unitate industrial erabat automatizatua.

FARMYNG proiektuaren helburua Tenebrio molitor espeziearen kakalardoaren hazkuntza eskala industrial eta automatizatuan garatzea da, animalientzako elikagaiak eta landare-ongarriak ekoizteko. Horrela, emaitza gisa, produktu jasangarriak, seguruak eta kalitatezkoak emango dituen oinarri biologikoko balio-kate bat probatu nahi da. Zehazki, proiektuaren helburua hilean 1.500 tona proteina eta 400 tona olio ekoiztea da, intsektuen proteinen ekoizpenaren merkatuan inoiz frogatu ez diren tasak.

Hori lortzeko, Ulmak garatutako automatizazio-sistemak beharrezkoak dira, emaitza horiek modu seguru eta jasangarrian lortzeko funtsezkoak baitira. “Proiektuaren berezitasuna intsektuen ekoizpen prozesuaren sinkronizazio harmonikoa bermatzean datza, une oro intsektu bakoitzaren bizi zikloa errespetatuz”, adierazi du Gipuzkoako kooperatibak.

Honela, Ulma, intsektuen ugalketa egoki eta hazkuntza optimo baterako bereziki diseinatutako zortzi transjasogailuz hornitutako bi produkzio dibisioren garapen prozesu batean dago. Gainera, kooperatibatik gaineratu dutenez, “instalazioak garraiatzaile, jasogailu, pilagailu, iraulgailu eta erretiluak automatikoki garbitzeko eta lehortzeko ekipo oso bat du, bai eta datu-sentsoreak ere, intsektuen produktibitatearen eta hazkundearen jarraipena egiteko eredu iragarleak garatzea ahalbidetzen dutenak”.

Proiektua 2019ko ekainaren erdialdean hasi zen eta ez da 2023ra arte amaituko. Hala ere, Amienseko lantegia 2022rako irekitzea aurreikusten da, horrela, energia eta espazioa aurrezteko laborantza bertikaleko teknikekin erabat automatizatutako munduko 4.0 etxalde bertikaletako lehenetariko bat bihurtuko da.

Eragina gizartean, ekonomian eta ingurumenean

FARMYNG proiektuak eragin ekonomiko eta sozial handia izango du Frantziako iparraldean, zuzeneko eta zeharkako 500 lanpostu inguru sortuko baitira. Baina, gainera, inpaktua hiru eskalatan izango da, ingurumenean ere eragina izango baitu. Etxalde bertikala, munduko intsektuen instalazio automatizatu handiena izateaz gain, karbono-aztarna negatiboa duen lehena izango da; izan ere, Ulmak sortutako sistema automatizatuei esker, bere jarduerak isurtzen duena baino CO2 gehiago ekidin eta antzeman dezake.

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen.

 

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak