Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 maiatza, 2015
Inkoak elikagaien hotz katea kontrolatzeko dispositibo bat diseinatu du

Dispositiboak garraio prozesuan elikagaiek duten tenperatura egokia denentz eta manipulatzeaz arduratzen dituzten teknikariek hotz katea apur daitekeenentz ohartaraziko die.
Dispositibo inalambrikoak Energy Harvestin teknologian oinarrituta dago.

Elikagaien sektorerako irtenbideen diseinuan espezializatutako Inkoa injinerutza bizkaitarrak, elikagaiak pairatzen dituzten tenperaturak kontrolatzeko, Energy Harvestin teknologian oinarritutako hari gabeko dispositibo bat diseinatzeko proiektu batean lanean ari da.

Dispositiboak garraio prozesuan elikagaiek duten tenperatura egokia denentz eta manipulatzeaz arduratzen dituzten teknikariek hotz katea apur daitekeenentz ohartaraziko die, behar den moduan jardun daitezen.

Teknologiak nazioarteko telefonia operadore desberdinekin konekta daitekeen SIM txartel baten bitartez datuak transmititzeko aukera ematen du eta elikagaiak garraiatzean sortzen den berezko bibrazioa aprobetxatuko du dispositiboko bateria kargatzeko energia bihurtzeko.

Dispositibo hau bereziki erabilgarria izango da aireportuetan egiten diren lehorreratze eta zamak garraiatzeko prozesuetan elikagaien egoera kontrolatzeko, izan ere berton atzerapenak eta itxaron aldi luzeak sortzen baitira.

Diseinu honen gakoetako bat, Inkoako proiektuko teknikari arduradun Oscar Reyren arabera garapena izango duen kostu “eskuragarri eta lehiakorrean” oinarritzen da.

2014ko irailean abiarazi zen egitasmoa 2016ko abendua arte luzatuko da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatutako, produktu berri eta enpresa zientifiko eta teknologikoen garapenarentzako GAITEK programaren babesa jaso du.

2014ri dagokion proiektuaren fasean ,ikerketaren eta berrikuntzaren pizgarriaren bitartezko enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatzen duen GAITEK programak, 35.500 euro baino gehiago eman ditu, hots, lehen aldi horri dagokion aurrekontuaren %35 inguru.

Cidetec participa
Teknologia 20 urtarrila, 2021
Cidetec-ek bateria kargagarriekin eta industria aeronautikorako material berriekin lotutako bi proiektutan parte hartu du

Cidetec BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) kidea da, eta ingurumen-inpaktua murriztea...Leer más

Teknologia 19 urtarrila, 2021
Landereen erabilera lurzoruak deskontaminatzeko eta balio erantsiko produktuak sortzeko

Fitogestioa kutsatutako lurzoruak garbitzeko teknologia biologikoa da, landareen erabilpenenean...Leer más

Teknologia 14 urtarrila, 2021
Eusko Jaurlaritzaren lehen 131 milioi euroak Euskadiko I+Grako

  Abenduaren 29tik aurrera aurkeztu ahal izango dira Euskadiko I+G-ko jarduerak -bai...Leer más

Arkaitz Carbajo Robles, responsable técnico de I+D de Amatech
Teknologia 13 urtarrila, 2021
Amatech Groupek bere ezagutza teknologikoa industria-esparrura eramatearen alde egin du

Amatech Group erreferentziazko taldeetako bat bihurtzen ari da Euskadin IKT soluzioetan....Leer más

Teknologia 12 urtarrila, 2021
Piezen % 100 suntsitu gabe ikuskatzeko soluzioak

LINQcasek x urte daramatza manufaktura aurreratuko industrien ekoizpen- eta mantentze-prozesuak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?