Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 ekaina, 2015
Ingenet-ek tenperatura altuetan ontzien gaitasuna neurtzeko sistema bat diseinatu du

Proiektua industrializazio prozesuan murgilduta aurkitzen da.

Ingenet konpainia bizkaitarrak, hotzean zein tenperatu altuetan beirazko botilen gaitasun bolumetrikoa neurtzeko aukera ematen duen teknologia berri bat garatu du. Lorpen honek aurrerapen nabarmena suposatzen du kristalari industriarentzat.

Enpresak, botilen gaitasuna neurtzeko gai diren fluidoen dinamikan oinarritutako ekipo bat diseinatu du; honen bitartez, ontzi horien barruan kitzikatutako airearen bibrazioa neurtzen da. Sistema honen abantaila nabarmenena berehala egin daitekeela da eta ez da beira hoztu arte itxaron beharrik, neurketa konbentzionaletako prozeduretan gertatu bezala.

“Botila bat bezain irregularra den zerbaiten bolumena neurtzeko, urarekin edo scanner eta 3D bitartezko birsortzearen bitartez egin daiteke eta horietako bi prozesuetako bat bera ere ezin daiteke denbora errealean aplikatu, eta itxarotea besterik ez da geratzen. Gure garapenak berehalako aplikazioa du”, azaldu du Ingenet-en proiektuaren arduradun Xabier Udaetak.

Beira fabrikatzaile Vidralaren eskaerari erantzuna emateko 2002an martxan jarri zen proiektuak amaitutzat eman du oinarrizko ikerkuntza fasea eta orain industrializazio prozesuan murgilduta aurkitzen da, langileentzako ekipamendua sendoagoa, garraiogarriagoa eta maneia errazagoa egite aldera.

“Gure garapenak paradigma aldaketa bat suposatzen du. Sistema honekin edozein bolumen neurri daiteke”, gaineratu du adituak.

Egitasmoak, Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren sustapenaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzea  bultzatzen duen GAITEK garapen teknologikoaren sustapenerako programaren babesa du.

AriVolume prozesua

Teknologia 3 ekaina, 2020
Europako Batzordeak bikaintzat jo du SPRI Taldeak gidatutako Enterprise Europe Network-en euskal partzuergoaren lana

EEN Euskadik aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die...Leer más

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Teknologia 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?