Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 maiatza, 2017
Industriako espezializazio profesionalean sakontzeko doktorego-tesiak

Hautagaiak aukeratzeko epea urrira arte zabalik egongo da.

IK4k 25 gradudun kontratatuko ditu euskal aliantzari atxikitako zentro teknologikoetan doktorego-tesiak landu eta I+G+b proiektuak gara ditzaten

Aurten, IK4 euskal aliantza teknologikoak 25 doktorego plaza eskainiko ditu guztira, ekimen honetan parte hartzen duten gradudunei doktorego-tesiak landu eta, aldi berean, aliantza osatzen duten zentro teknologikoetan I+G+b proiektuak gara ditzaten.

 

Programa honen bitartez, IK4k zentro teknologikoen berrikuntza-ahalmenean sakondu nahi du, ezagutza propioaren garapenaz eta espezializazio profesional handiko langileen prestakuntzaz, euskal industriaren garapenerako giltzarrizkotzat jotzen diren teknologiei dagokienez.

 

“Merkatuak gero eta globalagoak dira, gero eta zorrotzagoak. Gaitasunik handienak behar ditugu euskal enpresei erronkak gainditzen laguntzeko, eta testuinguru honetan, nahitaezkoa da prestakuntzarik goreneko profilak izatea”, ziurtatu du José Miguel Erdozain IK4ko zuzendari nagusiak.

 

Aliantzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, euskal lan-merkatuan, kualifikazio eta espezializazio teknologiko handiko postuetarako prestakuntza duten langileen defizita nabari da. Hori dela eta, IK4k bigarren urtez plazaratu duen ekimen honen bidez, inguruneko industria-sektorearen gaitasunak indartu nahi dira.

 

Horren harira, oharrak argitu duenez, IK4ri atxikitako zentroetan prestakuntza jaso duten pertsona askok eta askok euskal enpresetan lan egin ohi dute. “Jarduera honek prestakuntzarik oneneko pertsonak herrialdearekin fidelizatzen laguntzen digu, haien espezializazioan sakonduz eta haien gaitasunak gure enpresa-ehunari gaineratzeko aukera eskainiz, eta horrela, herrialdearen lehiakortasuna sendotzeaz gain, gure gazteak beste herrialde batzuetara lan-aukeren bila joatea saihesten dugu”, gaineratu du Erdozainek.

 

Hautagaiak aukeratzeko epea urrira arte zabalik egongo da. Kontratatutako pertsonek unibertsitateko goi-mailako titulua edota doktoregoan sartzeko master ofiziala izan behar dute, eta hiru urte izango dituzte guztira proiektuak aurrera ateratzeko.

 

 

IK4 aliantza teknologikoaren aurkezpen bideoa

Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?