Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 abendua, 2016
Eguzkitik datorren energia bultzatuz

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) eta IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak energia berriztagarriei dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Hitzarmen honi esker, bost urte luzatu da bi erakundeek 2009an izenpetu zuten akordioa

IK4-TEKNIKERek eta CENERek energia berriztagarrien arloan ikertzeko akordioa berritu dute

 

Bien arteko ikerketa-proiektuak bultzatzeko asmoz, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) eta IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak energia berriztagarriei eta bereziki eguzki-energia termoelektrikoari dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

 

Joan den astean sinatutako hitzarmen honi esker, bost urte luzatu da bi erakundeek 2009an izenpetu zuten akordioa, eguzki-energiaren inguruko ikerketari lehentasuna eman eta beste energia-iturri batzuk ere arakatzeko asmoz.

 

“Aurreko hitzarmenaren espirituari eutsi zaio. Teknologiak eta gaitasunak oso sinergikoak dira bi zentroetan”, adierazi zuen Alejandro Bengoa IK4-Teknikerreko zuzendari nagusiak, akordioa sinatu ondoren.

 

Bi zentroen arteko azken urteotako lankidetzak tamaina txikiko heliostatoak eta fresnel kontzentragailu esferikoetan oinarritutako CSP instalazioen konfigurazio berriak garatzea ahalbidetu du.

 

Gainera, bi erakundeek elkarrekin parte hartu dute zenbait ekimen europarretan, eguzki-hargailu berrien garapenean oinarritutako patenteen erregistroa bultzatuz, kalibrazio-prozesuak sinplifikatuz eta artikulu espezializatuak argitaratuz.

 

 

CENER-en aurkezpen bideoa

Berrikuntza Teknologikoa 2 uztaila, 2021
Arteman, finalista Espainiako CEX sariketan landa-sektorerako eCommerce plataforma batekin

  Arteman Komunikazioak , Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k (Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 18 maiatza, 2021
Grupo Gestionet: “Berrikuntza premia bat da, ez luxu bat”

Juan de Miguel-ek, Grupo Gestionet-eko CEO, gamifikazio arloko euskal konpainia aitzindariaren...Leer más

Serbia Empresas vascas
Berrikuntza Teknologikoa 28 apirila, 2021
QUALITY INNOVATION AWARD (QIA) ekitaldia: Sei euskal enpresak berrikuntzari aintzatespena jaso dute

Advanced Services in Mobility-ASIMOB,Euskal Trenbide Sarea eta Alias Robotics 'Award saria' jaso...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 31 abuztua, 2020
Solid Machine Vision: “Ikusmen artifiziala 4.0 Industriaren zutabeetako bat da”

Ikusmen artifizialeko tresnak -piezak kontrolatzera nahiz prozesuak gainbegiratzera bideratzen...Leer más

Tres entidades vascas participan en un proyecto para mejorar componentes críticos en turbinas eólicas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?