Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 ekaina, 2015
Ikus-entzunezkoen euskal sektoreak %2 egingo du gora aurten

Aurreikuspenak elkartearen batzar nagusian zabaldu dira.
Biltzarrean, arlo digitalera egokitu beharraren garrantzia nabarmendu zen.

Ikus-entzunezkoen euskal sektorearen fakturazioak %2ko hazkundea erregistratuko du eta aurten, %1era arte motelduko du enpleguaren jaitsiera, beti ere arloko enpresa-elkarteak, Eiken-ek, darabiltzan iragarpenen arabera.

Berriki ospatu zen elkartearen batzar nagusian zabaldutako aurreikuspenak, entitatearen arabera, egungo egoerari sektoreko enpresek eskainitako erantzunean oinarritzen dira.

Ikus-entzunezko sektoreko enpresen diru sarrerek %1 egin zuten gora iragan urtean, 2013 urtearekin alderatuta; denbora tarte berean, aldiz, Eiken-en arabera, %19 behera egin zuen enpleguak.

Nazioarteko krisiaren eragin negatiboari aurre egin nahian, sektoreko enpresek ekintza-lerro berriak sortu, eskaintza egokitu, aliantzak bilatu eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin dute.

Biltzarrean, arlo digitalera egokitu beharraren garrantzia nabarmendu zen. “Lehiakortasuna ahalbidetzeko, ekosistema digitalaren errealitateak, klusterra egoerari egokitu beharrera bultzatzen die, bai enpresei bai ikus-entzunezkoak elementu komuna duten sektoreei ere”, esan zuen Eiken-eko presidente Juan Mari Gurrutxagak .

Elkartea segmentu digitalaren aldeko apustuaren prozesuan buru belarri dabil, komunikazio eta eduki digitalen arloari dagozkion zenbait konpainia gehituta.

Eiken-eko bazkideek ikus-entzunezkoen balio kate osoa osatzen dute, edukien sormenetik, banatze eta erakusketa prozesutik igaro eta ohiko inguruetan edo digitaletan aplikatzeko teknologia berrien erabilpenera arte.

Eiken, Ikus-entzunezkoen euskal klusterra

Bost Machine Tools
Teknologia 22 uztaila, 2020
Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa BIEMHek,...Leer más

Teknologia 21 uztaila, 2020
Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta...Leer más

“El sector de la tecnología es una apuesta segura”
Teknologia 7 uztaila, 2020
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?