Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 iraila, 2015
Ikerketa berri batek frogatu duenez, untxiek prioien bidezko infekzioak har ditzakete

Prioiak PrP proteinaren bertsio anomalo eta infekziosoa dira

CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerkuntza kooperatiboko zentroak koordinatutako ikerketa batek frogatu duenez, untxiek ez dute prioiek eragindako entzefalopatia espongiformeak deritzen gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko erresistentziarik.

PLoS Pathogens aldizkari ospetsuan argitaratu berri den ikerketa hau Joaquín Castilla zientzialariak zuzendu du, Bartzelonako Universitat Autònoma-ko Centre de Recerca en Sanitat Animal (CreSA) zentroko ikertzaileen laguntzaz.

Prioiak egoera onberan ugaztun guztien neuronetan dagoen PrP proteinaren bertsio anomalo eta infekziosoa dira. Prioia organismo osasuntsu batean sartzen denean, proteinaren forma normalari eragin, plegamendu txarra sortu eta prioi berria bilakarazten du.

Proteina anomalo eta infekzioso hauen metaketak neuronak hil eta sendabiderik edo tratamendurik ez duten entzefalopatia espongiformeak deritzen gaixotasun neurodegeneratiboak eragiten ditu. Izendapen hau gaixotutako animalien entzefaloak duen zulatutako itxurari dagokio. Behiena dugu gaixotasun honen erarik ezagunena, behin eroen gaixotasuna delakoa alegia.

Ikerketa gauzatu ahal izateko, CIC bioGUNEko lantaldeak sagu transgenikoak diseinatu eta PrP proteina kodifikatzen duen genearen ordez, egiazko untxia ordezkatzen duen leporidoaren genea txertatu zieten.

Ondoren, sagu transgenikoei hainbat espezietan ohikoak diren prioioak inokulatu zizkieten, eta ikertzaileek egiaztatu izan zutenez, animaliek behien entzefalopatia espongiformea garatu zuten, baita ardi eta ahuntzetako scrapie deritzon gaixotasun prionikoa ere.

“40 urtez pentsatu izan dugu untxiaren proteina ezin zitekeela gaizki plegatu. Baina ez da horrela gertatzen, eta hauxe izan da frogatu dugun lehenengo gertaera. Ez dago ezer untxiaren proteinan plegamendu txarrarekiko erresistentzia bermatzen duenik”, adierazi du Castillak.

2012an, Castilla buru duen lantaldeak lehen pausoa eman zuen, laborategian diseinatutako prioi sintetiko batez untxiak infekta zitezkeela frogatu zuenean, baina oraingo ikerketa in vivo egindako egiaztapena izan da, abeltzaintzako espezieetan dauden egiazko prioiez baliatu baitira.

“Ondorio hauek ondo kontuan hartu behar dira untxiak elikatzerakoan, bereziki animali proteinak dituzten pentsuak erabiltzen baldin badira”, ohartarazi du Castillak.

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Plasnor reorienta su producción al fabricar planchas transparentes de metacrilato para mamparas
Berrikuntza Teknologikoa 1 ekaina, 2020
Plasnorrek bere ekoizpena berrantolatu du, manparetara bideratuta dauden metakrilatozko xafla gardenak egiteko

Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Berrikuntza Teknologikoa 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?