Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

20 maiatza, 2015
Ikerketa batek atea ireki dio minbiziaren diagnostikoan aurrera egitea ahalbidetuko duten nanomaterial superselektiboen diseinuari

CIC biomaGUNE buru duen ikerketa baten arabera, diagnostikoak garatzea ahalbidetuko duten zelula eta egunen identifikazioa askoz ere eraginkorragoa izan daiteke nanomaterial superselektiboen diseinuari esker.
Ralf Richter

Donostian kokatuta dagoen CIC biomaGUNE Biomaterialen arloko Ikerketa Kooperatiboko Zentroa buru duen ikerketa baten arabera, minbizia bezalako gaixotasunetarako diagnostikoak eta terapiak garatzea ahalbidetuko duten zelula eta ehunen identifikazioa askoz ere eraginkorragoa izan daiteke nanomaterial superselektiboen belaunaldi berri baten diseinuaren bitartez.

Ralf Richter zientzialariak zuzendutako ikerketa honek atea ireki dio zelula mota desberdinak bereizten lagunduko duten nanomaterialen diseinuari. Nanomaterial hauek zunda baten antzera funtzionatuko lukete, zelulen azaleko errezeptoreetatik abiatuta.

Ikerketan aintzakotzat hartu da nanomaterialek estekatzaileak dituztela eta zelulek errezeptoreak azalean. Bi molekulek, estekatzaileek eta errezeptoreek elkar ezagutzen dute, eta giltza sarrailan bezala ahokatzen dira.

Hiru urteko lanaz osatu den CIC biomaGUNEren ikerketa honek argi azaldu du, hainbat estekatzaileren aldi bereko lotura egiten duten nanomalerialek nola bereiz ditzaketen zehatz-mehatz zelulen azaleko errezeptore-dentsitate desberdinak, eta nola doi daitekeen gaitasun hori.

Ama-zelulek eta zelula minbizi-sortzaileek errezeptore espezifikoak dituzte azalean, eta nolabaiteko doitasunaz bereiz daitezke errezeptore horiek ezagutzeko gaitasuna duten ohiko zunden laguntzaz. Baina beste zelula mota batzuek ere errezeptoreak dituzte, kopuru txikiagoan bada ere.

“Ohiko zundek eraginkortasunez bereizten dituzte errezeptoreak dituzten zelulak eta ez dituztenak, baina mugapenak dituzte isolatu beharreko zelulek errezeptoreak dentsitate desberdinetan dituztenean”, adierazi du Richter ikerketaren zuzendariak.

Zientzialariaren esanetan, “errezeptore desberdinak aldi berean lotzen dituzten zunda multibalenteek errezeptore-dentsitateak argi bereizteko gaitasuna dute”. Superselektibotasuna deritzo gaitasun honi.

Ikerketa honek interakzio biologikoak hobeto ulertzen eta minbizi-prozesuen eta prozesu inflamatorioen aurkako tratamendu eraginkorragoak garatzen lagunduko du, erantzun inmunea ere hobetuz.

Bost Machine Tools
Teknologia 22 uztaila, 2020
Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa BIEMHek,...Leer más

Teknologia 21 uztaila, 2020
Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta...Leer más

“El sector de la tecnología es una apuesta segura”
Teknologia 7 uztaila, 2020
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?