Fabrikazio aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak Suntsipenik Gabeko Saiakuntzen Estatuko Biltzarraren 13. edizioan parte hartu du Sevillan, ultrasoinuak eta termografiak oinarri dituzten teknologien industria arloko aplikazioari buruzko lau txosten aurkeztu dituztelarik.
Suntsipenik Gabeko Saiakuntzen Espainiako Elkarteak maiatzaren 6tik 8ra bitartean antolatutako biltzar hau berritasunak aurkeztu, teknika berriak aztertu eta diziplina honetako aurrerapen zientifiko eta teknologikoei buruz eztabaidatzeko topagune bilakatu da.
Zentro teknologikoko adituek suntsipenik gabeko saiakuntzak egiteko erabiltzen diren ultrasoinuen eta termografien esparruetako azken aurrerapen teknologikoak azaldu dituzte lau hitzaldiren bidez.
Gaur egun, gero eta gehiago dira suntsipenik gabeko saiakuntza-teknika berrietan interesatuta dauden industriak, partikula magnetikoen eta likido sarkorren bidezko ohiko ikuskaritzak baztertzeko.
Hain zuzen, zentro teknologikoak suntsipenik gabeko saiakuntzetarako teknika berriak ikertzen jarraituko du, giltza eskurako ikuskaritza-sistemak diseinatzeko aukerak sustatzeko.
IK4-Idekoko instalazioak
Scuder Way Wipser 2013an sortu zen, 20 urtetik gorako esperientzia duen profesional talde baten...Leer más
PartekatuNFC teknologia (Near Field Communications siglak), gaur egun, hainbat esparrutan ezaguna den eta...Leer más
PartekatuCidetec BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) kidea da, eta ingurumen-inpaktua murriztea...Leer más
PartekatuFitogestioa kutsatutako lurzoruak garbitzeko teknologia biologikoa da, landareen erabilpenenean...Leer más
PartekatuAbenduaren 29tik aurrera aurkeztu ahal izango dira Euskadiko I+G-ko jarduerak -bai...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?