Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 maiatza, 2015
IK4-CIDETECek eta Aimplas-ek bat egin dute nanoteknologian ikertzeko

Plastikoaren Institutu Teknologikoak (Aimplas) eta IK4-CIDETEC materialen ikerketarako zentro teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute nanoteknologiaren eta polimeroen arloan I+G+b proiektuak garatzeko asmoz.
IK4-CIDETEC

Plastikoaren Institutu Teknologikoak (Aimplas) eta IK4-CIDETEC materialen  ikerketarako zentro teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute nanoteknologiaren eta polimeroen arloan I+G+b proiektuak garatzeko asmoz.

Estatuko zein nazioarteko programa bateratuen bitartez lankidetzazko ikerketak egitea da bi erakundeen arteko akordioaren muina.

Hitzarmenean aurreikusi denez, zentroek azpiegiturak eta ekipamendua partekatu eta argitalpenak eta ikerkuntza nahiz irakaskuntza arloko materialak trukatuko dituzte.

Erakundeek jardunaldiak, mintegiak eta biltzarrak antolatuko dituzte berrikuntza sustatu eta ezagutarazteko, eta ikerkuntza arloko profesionalak trukatzeko konpromisoa hartu dute lantaldeak sortzeko.

Akordioak hiru urteko iraupen luzagarria du, eta bi zentroei itzulkin ekonomiko handia ekarriko diela aurreikusi da. Bi zentro teknologikoen bezeroak ere lankidetza horretaz profitatuko dira, aliantza honek eragindako berrikuntza eta garapenen jasotzaileak izango baitira.

Lankidetza honetatik sortutako ezagutzek eta soluzio teknologikoek plastikoen sektorearekin lotutako enpresen berrikuntza-ahalmena eta lehiakortasuna areagotzen lagunduko dute.

Bost Machine Tools
Teknologia 22 uztaila, 2020
Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa BIEMHek,...Leer más

Teknologia 21 uztaila, 2020
Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta...Leer más

“El sector de la tecnología es una apuesta segura”
Teknologia 7 uztaila, 2020
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?