Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 uztaila, 2016
IK4-CIDETEC-ek PneumoNP UE egitasmoa koordinatzen du, “bakteria infekziosoen bidezko gaixotasunen tratamendurako Nanoterapia” deialdiaren esparruan

Egitasmoak izaera multi-disziplinarra du, eta INGENIATRICS (Espainia) bazkideak bereziki diseinatutako arnaste sistema berri bat garatzea du helburu, honela nanofarmazia produktu berriak biriketara modu eraginkorrago batean iristea lortzeko asmoz. Nanopharmaceuticals-ak, mikrobioen aurkako peptido (AMP) baten bidez funtzionalizatutako nano-garraiatzaile (NC) batez eratzen dira. IK4-CIDETEC-ek, NC-ri bere ekarpena egiten dio kate bakuneko polimeroen nanopartikulen bidez eta Utrecht-ko Unibertsitateak aldiz liposomen erabileraz. Bi PYME (SETLANCE-Italia eta BIOTECH ADENIUM – Dinamarka) nano-garraiatzaileetara kargatzen diren AMPk ekoizten ari dira, hauek in vitro (PUNTO Fraunhofer – Alemania) eta in vivo (medikuek, Rotterdamgo Erasmus Mediku Zentrua-Herbehereak) frogatzen dira andui ezberdinetako bakterien aurka, honela nanofarmazia partikula eraginkorrenak eta etorkizunera begira aukera handienak eskaintzen dituztenak aukeratzeko helburuaz. Bestalde, CIC biomaGUNE ikerketa zentroa (Espainia), aukeratutako AMP-NC sistemek in vivo azaltzen dituzten biodistribuzioak aztertzen ari da, biriketan egokien atxikitzen direnak aukeratzeko. Aldi berean, PATHOFINDER PYME -a (Holanda), antzemate kit bat lantzen ari da PCR anitzaren bidez, Infekzio-gaixotasunen Diagnostikoa. Partzuergoak baditu beste bi kide ere: EURICE egitasmoaren zuzendaria (Alemania) eta UMAP (Frantzia), zeina ustiatze eta hedapenaz arduratzen den.

 

Egitasmoa maila pre-kliniko batetaraino garatzeko pentsatu da, garatzen jarraituko dena. Etorkizunean, kliniketara iristea erraztuko duen GMP baldintzetan, NC-AMP aktuazio hoberena bilatzeko oinarri gisa.

 

PneumoNP egitasmoak, nanoteknologian oinarritutako terapeutikaren alorrean, ezagutza berriak eskaintzea espero da eta antibiotikoen aurrean bakteriek erakusten duten erresistentziari aurre egiten laguntzea. Izan ere, osasun arazo garrantzitsu hau premiazkotzat jotzen da eta ez Europan soilik. Ikuspuntu honetatik, PneumoNP-ek, Antibiotikoen Hedapenaren Europako Eguna (EAAD) jardunaldian parte hartu du, ikusleei orokorrean irekitako hitzaldi bat antolatuz, hau 2015eko Azaroaren 18an izan zen: “Antibiotikoen erabilera egokiaz hitzegin dezagun!” gizarteak arazo honen aurrean izan dezakeen ikuspegia zabaldu eta ikerlariak gai honen inguruan egiten ari diren ahaleginen berri izan dezaten.

 

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Basque Industry 4.0 1 ekaina, 2020
Ikusi-k indartu egin ditu 4.0 Industriara eta eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak

  Euskal konpainia datuen bilketa eta analisiarekin lotutako proiektuetan zentratzen da,...Leer más

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?