Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
15 azaroa, 2017

Ibermatica Daimler-en erreferentziazko hornitzailetzat homologatu dute

Konpainia gipuzkoarra IT sektoreko hogei bat enpresa lehiakide izan ditu

Euskal kontsultoretzak lehentasuna izango du talde alemaniarreko konpainiei zuzendutako proiektu informatikoak zabaltzerakoan

 

Ibermatica konpainia teknologiko gipuzkoarrak Daimler automobiltza-partzuergo alemaniarraren homologazioa lortu du, taldeak Espainian dituen enpresei zuzendutako proiektu informatikoen hedapenerako behar diren zerbitzuak eman ahal izateko.

 

Horrela, euskal konpainia IT zerbitzuen erreferentziazko hornitzaile bihurtu da talde alemaniarra osatzen duten konpainietarako, eta lehentasuna izango beste enpresa teknologiko batzuen aldean Maybach, Mercedes-Benz eta Smart bezalako enpresetan egin beharreko proiektu informatikoetarako zerbitzuen kontrataziorako.

 

Ibermatica da Daimler-en homologazioa lortu duten hiru hornitzaile teknologikoetako bat. Beste bi enpresak bezalaxe, euskal konpainia, informazio-teknologien sektoreko hogei bat enpresa lehiakide izan dituen prozesu baten ondorioz aukeratu dute.

 

Daimler taldeak Espainian dituen enpresek egin dute hautaketa-prozesua, konpainia horietako sail desberdinetatik kudeatu ohi diren proiektuetarako Kontsultoretza zerbitzu espezializatuak eman ditzaketen hornitzaileak homologatzeko.

 

Euskal konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, homologazioa albiste “bikaina” da automobilgintza sektoreko erreferentziazko bazkide teknologikotzat finkatzen jarraitzen duen kontsultoretza teknologiko honentzat.

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Enpresa Eraldaketa 8 urtarrila, 2020
Industria arloko ekonomia zirkularrari emandako bultzada

Euskal enpresa eta zentro teknologikoak, teknologia digitalen aplikazioaren bitartez...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?