DIPCeko ikerlariek, kanpo indar batetik eratorritako molekula bakar batek osatutako etengailu bat aktibatzea lortu duen nazioarteko proiektu baten parte hartu dute
Bikaintasuneko zenbait europar zentroetatik etorritako nazioarteko zientzialari talde batek, azken belaunaldiko ekorketako mikroskopio baten punta baten indarraren bitartez, molekula-bakarreko etengailua aktibatzea lortu du; gertaera honek, nanodispositibo hauek lehen aldiz sakatzea ahalbidetu du, etengailu konbentzionalak balira.
Ikerketak aurrerapauso zientifikoa suposatzen du, nanoeskalara murriztutako dispositiboen etorkizuneko aplikazioetan aurrera egiteko aukera eskaintzen duelako.
Proiektuan, Donostia International Physics Center-eko (DIPC), Berlingo Max Planck elkarteko Fritz-Haber Institute-ko, Liverpooleko Unibertsitateko eta Varsoviako Zientzien Poloniar Akademiako ikerlariek parte hartu dute.
Orain arte, zientzialariak etengailu molekularrak argi-, kaloria- edo elektrizitate- energiaren erabileraren bidez aktibatzeko gai ziren, baina orain, urrats bat gehiago ematea lortu dute eta nano-etengailu hauek, etxeko etengailuak balira sakatzeko aukera dago.
Nature Chemistry aldizkari ospetsuan argitaratutako ikerketak, gainazal batean ipinitako molekula organikoetan, behar bezain gertu zorroztutako punta metaliko bat hurbilduz gero, molekularen barruan dauden hidrogeno molekulen transferentzia aktiba daitekeela azaldu du.
“Hatzamar atomiko batekin hurbiltzen zarenean, klik klak egiten duen etengailu txiki bat izango bazenu bezala da”, azaldu du ikerketako arduraduna den eta DIPCeko Ikerbasqueko irakasle den Thomas Ferederiksenek.
Ikertzaile taldeak, ordenagailu bitartezko simulazioetan oinarritutako analisi teoriko bat ere egin du, beti ere, indarraren bitartez eragindako eragingailu honen atzean ezkutatzen den mekanismo atomiko hau ulertarazteko.
Ikusmen artifizialeko tresnak -piezak kontrolatzera nahiz prozesuak gainbegiratzera bideratzen...Leer más
PartekatuIkerlan teknologia zentroa, Laulagun enpresa gipuzkoarra...Leer más
PartekatuHiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du...Leer más
PartekatuHirien jarduera datu-sortzaile handi bat da, sentsore ugariei esker, baina...Leer más
PartekatuLegazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?