Bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean eginiko lana aitortu da
Omenaldia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzeko testuinguruan sartzen da; berrantolaketa-prozesua laster amaituko da eta, prozesuaren amaieran, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa sortuko da
Informazio gehiago Irekian: http://bit.ly/2Kq7qJN
Ikerketako 21 profesionalek, atzo, merezitako omenaldia jaso zuten. Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz, jendaurrean aintzatetsi zuen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) ikertzaileek bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean egin duten lana.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu zuen omenaldi-ekitaldiko buru izan zen Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria, eta, bertan, teknologia-zentroek eta IKZek (ikerketa korporatiboko zentroak) beraiek hautatu zituzten ikertzaileei beren lana aintzatesteko diploma banatu zitzaien.
Aintzatespena jaso zuten pertsona guztiek topaketa izan zuten Lehendakariarekin, Arantxa Tapia sailburuarekin eta Estibaliz Hernaez sailburuordearekin. Ekitaldian teknologia-zentro eta IKZetako presidente eta zuzendariak ere izan ziren, eta, bertan, bai sailburuak bai Lehendakariak eskerrak eman zizkieten ikertzaileei, ezagutza sortzen egiten duten lanagatik, hura zuzenean islatzen baita Euskadiko enpresa-egituraren lehiakortasunean.
Atzoko omenaldia ZTBES berrantolatzeko testuinguruan sartzen da; berrantolamendu horretarako ikerketa-zentroek ahalegin bizia egin behar izan dute. Berrantolaketa-prozesua laster amaituko da eta, prozesuaren amaieran, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa sortuko da (Basque Research and Technology Alliance); 2019ko lehen hiruhilekoan eratuko da.
ZTBESren eragileek berezko lanbide-garapeneko ereduak dituzte, eta, horien bidez, ikertzaileen lanbide-karrerak zehazten dira, betiere talentua kudeatzeko beharrizan berezietara egokituta. Partzuergoaren bitartez, Europan maila homolagarriak bermatuko dira, eta talentua kudeatzea eta jardunbide egokiak identifikatu eta trukatzeko bide emango da; horrela, herrialde gisa, zientzia- eta teknologia-gaitasunak proiektatuko dira.
IKZk eta teknologia-zentroak ZTBESren elementu nuklearra dira. Sareak 3.500 profesional baino gehiago ditu; Euskadiko I+Gren gastu osoaren % 20 eragiten du eta 300 milioi euro inguruko diru-sarrerak eskuratu ditu.
Honako pertsona hauen lana aintzatetsi da:
TZ / IKZ | Ikertzailea | TZ / IKZ | Ikertzailea | |
Neiker | Carlos Garbisu | Tecnalia Research & Innovation | Yolanda R. de Miguel | |
CIC Energigune | Oier Lakuntza | Ander Ramos | ||
Abdessamad Faik | Joshué Manuel Pérez | |||
Vicomtech | Marcos Nieto | Eider Robles | ||
AZTI | Naiara Rodriguez | CIC biogune y Biomagune | Oscar Millet | |
Angel Borja | Niels Reichardt | |||
Cidetec | Hans-Jürgen Grande | CEIT | Isabel Gutierrez | |
Ramón Tena | Francisco Castro | |||
Tekniker | Amaia Igartua | Ikerlan | Igor Villarreal | |
Lortek | Pedro Alvarez | Ideko | Jokin Muñoa | |
Gaiker | Koldo Gondra |
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?