Arabako BiharTech enpresa teknologikoak diseinatutako “The Magic Pond” haurrentzako aplikazio mugikorra Estatu espainiarrean aurten gauzatu diren umeentzako hamar aplikazio onenetakotzat jo dute El Chupete Nazioarteko Haur Komunikazioaren Jaialdian.
Enpresaren eta Javier Galdós irudigilearen arteko lankidetzatik sortutako garapen hau 5 urte arteko neska-mutilei zuzendutako hezkuntza arloko aplikazioa da, tabletak eta smartphoneak gisako gailu mugikorretan era interaktibo batez ikasi eta jolasteko aukera ematen duena.
Iazko Eguberrietan abiarazi eta erreferentziazko online saltokietan euro baten truk merkaturatzen den aplikazio honek, igel berde jostari batek aurkeztutako lau joko ditu, haurrek agertoki magikoak aurkitu eta esplora ditzaten.
Javier Galdós irudigile gasteiztarrak 20 urtetik gorako ibilbide profesionala egina du haurrei zuzendutako animazioan, eta Clan Tv, Disney Channel eta beste telebista batzuetan emititu dituzten serieetarako pertsonaien diseinuan jardun du.
BiharTech, gailu mugikorretan, ordenagailuetan edota webgunean errealitate birtuala, errealitate aregotua, simulagailuak eta advergaming-a bezalako teknologiak txertatzen trebatuta dagoen zerbitzu teknologikoen hornitzailea da.
2015ean gauzatutako proiektuen artean, honako hauek nabarmen daitezke: EGA Master Tool Game deritzon advergamea eta VR-FORKLIFT orga jasotzailearen simulagailua, era honetako makinak gobernatzen segurtasunez ikasi nahi duten guztiei zuzendutakoa.
Gaur egun, konpainiak hiru euskal hiriburuetako jaiak kontsultatzeko aplikazio berri bat lantzen dihardu.
El Chupete, urtez urte haurrei zuzendutako lanik onenak saritzea xede duen jaialdi independentea da.
Ikusmen artifizialeko tresnak -piezak kontrolatzera nahiz prozesuak gainbegiratzera bideratzen...Leer más
PartekatuIkerlan teknologia zentroa, Laulagun enpresa gipuzkoarra...Leer más
PartekatuHiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du...Leer más
PartekatuHirien jarduera datu-sortzaile handi bat da, sentsore ugariei esker, baina...Leer más
PartekatuLegazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?