Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 ekaina, 2015
Euskal enpresa bat korrosiaren aurkako erresistentzia handiko piezak garatzeko propiektu bat lideratzen ari da offshore aerosorgailuetarako

Proiektuaren xedea, errotaren alde mugikorra elektrizitate-sorgailuarekin lotzeko pieza bat egitea da.
Proiektua aurtengo urte amaieran bukatzea espero da.

Azaleren tratamenduan espezializatuta dagoen Innomat Coatings euskal enpresa proiektu teknologiko bat lideratzen ari da, potentzia handiko aerosorgailu eolikoei zuzendutako akoplamendu-pieza bat eta korrosioarekiko erresistentzia handiagoa duen pintura berri bat garatzeko asmoz.

Proiektuaren xedea, errotaren alde mugikorra elektrizitate-sorgailuarekin lotzeko pieza bat egitea da, orain arte erabiltzen direnak baino merkeagoa, alegia.

Ekimen honen barruan, halaber, pieza hori estaltzeko pintura berri bat garatuko da, oraingoak baino lodiera txikiagokoa, eta itsas handiko plataformetako aerosorgailuek jasan beharreko hezetasuna, kresala eta gainerako baldintza meteorologiko gogorren ondoriozko korrosioari aurre egiteko erresistentzia handiagoa duena.

Une oro muturreko baldintza latzei aurre egin behar izaten dieten piezen tratamendurako soluzio merke eta iraunkor gutxi dauden egungo testuinguruan, garapen hauek garrantzi handi-handikoak dira, mantentze-lanen kostuak murrizten laguntzen duten heinean.

Proiektua 2014an abiatu zen eta aurtengo urte amaieran bukatzea espero da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak garapen zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko bultzatu duen GAITEK programaren laguntzari esker.

Innomat Coatings-en proiektuaren ardura daraman Jorge Rodríguezek zehaztu duenez, proiektuaren aurrekontuaren % 30 inguru GAITEK programaren bitartez finantzatu da.

Offshore energia eolikoa dugu energia berriztagarrien arloko apusturik sendoenetakoa, eta aurreikuspenen arabera, 2020rako, Europako eskariaren % 4 estaliko du.

Bost Machine Tools
Teknologia 22 uztaila, 2020
Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa BIEMHek,...Leer más

Teknologia 21 uztaila, 2020
Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta...Leer más

“El sector de la tecnología es una apuesta segura”
Teknologia 7 uztaila, 2020
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?