Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

20 uztaila, 2015
DinyCon Sistemas enpresak A Coruñako trafikoa optimizatuko du kamera adimendunak erabiliz

Coruña Smart City weba.

DinyCon Sistemas enpresa donostiarra kontrolerako ingeniaritzan eta automatizazioan espezializatuta dago. . Konponbide teknologikoak garatzen ditu pertsonen nahiz ibilgailuen fluxua denbora errealean eta automatikoki monitorizatzeko. Konpainia honek dagoeneko aplikatu ditu smart city-ekin lotutako bere sistema berritzaileak A Coruñan eta Donostian.

DinyCon Sistemas enpresak kamera adimendunez osatutako sare bat jarri du A Coruñan, zeintzuen bitartez ibilgailuen zirkulazioa kudeatu baitaiteke hiriguneko hainbat puntu estrategikotan. Dispositibo horiek autoen matrikulak ezagutzen dituzte eta, beraz, posible da eremu mugatuetarako sarrera kontrolatzea eta arau-hausteak edo gaizki aparkatutako ibilgailuak detektatzea. Gainera, bluetooth teknologiak erabiltzen ditu ibilgailuei jarraipena egiteko; bakoitzaren jatorria eta jomuga erregistratzen ditu joan-etorrien denborei buruzko informazioa lortzeko.

Sistemak, Coruña Smart City proiektuaren barruan dagoenak, aukera emango du denbora errealeko informazio baliagarria eskuratzeko: aparkaleku plazen okupazio maila, trafiko maila eta hirigunera sartzeko ibilbide alternatibo onenak adibidez. “Sistema honek mugikortasunari buruzko denbora errealeko informazioa ematen dio Administrazioari, une bakoitzean erabaki egokiak hartzeko” azaldu du Roberto Garcíak, DinyCon Sistemas enpresako kudeatzaileak, “horrez gain, datu historikoak ere ematen ditu, zeintzuei esker aurreikuspen ereduak garatu eta prebentzio neurriak hartu baitaitezke”. Datu horiek hiritarrei ere emango zaizkie hirian barreiatutako sei totem informatiboren bidez. Guztira, 24 zaintza puntu, sarbide kontroleko 26 puntu eta 8 bluetooth dispositibo jarriko dituzte urtearen amaierarako martxan egongo den sistema integratu honetan.

Pertsonen zenbaketari dagokionez, enpresa donostiarrak proiektu bat jarri du martxan Donostiako alde zaharrean, Smart Kalea ekimenaren barruan. Kasu honetan sistema pilotu bat ezarri du, zeinak barnealdeko nahiz kanpoaldeko sentsoreen bitartez oinezkoen fluxua erregistratzen baitu, jende kopuruari eta ibilbideei buruzko datuak bilduz. Enpresako kudeatzaileak azaldu duenez, informazio hori baliagarria da Udalarentzat eta baita ere merkatarientzat, “informazio erabilgarria ematen diegu saltokiei, hala nola nor dagoen kanpoan edo nor sartzen den saltokietara,  eta gero datu horiek erabil ditzakete hobekuntza kanpaina eraginkorragoak egiteko”. Enpresak akordio bat itxi du Gasteizko Udalarekin Arabako hiriburuko alde zaharrean ere antzeko konponbide bat ezartzeko.

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Plasnor reorienta su producción al fabricar planchas transparentes de metacrilato para mamparas
Berrikuntza Teknologikoa 1 ekaina, 2020
Plasnorrek bere ekoizpena berrantolatu du, manparetara bideratuta dauden metakrilatozko xafla gardenak egiteko

Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Berrikuntza Teknologikoa 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?