Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 maiatza, 2021 I+G

Erlo Groupek Teknikerrekin lankidetzan dihardu 4.0 teknologiak eta teknologia sentsorikoak txertatzeko

Euskal zentro teknologikoarekin sortutako aliantza estrategikoari esker, enpresa azkoitiarrak harien kalitatea denbora errealean kudeatzeko konponbide bat garatu ahal izan du

`Interceptor’. Horrela izendatu dute Erlo Groupek eta Tekniker euskal zentro teknologikoak elkarrekin garatu duten soluzioa. Edge Computing bezalako teknologiak integratzen dituen makina konektatu bat da, harietatik informazioa biltzeko, produktuaren kalitatea kudeatzeko eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko helburua duena.

Abiatze birtualeko eta deformazioko soluzioetan espezializatutako enpresa azkoitiarrak identifikatu duenez, hariaren kalitateari buruzko informazioak berebiziko garrantzia du bezeroentzat. Unai Zubeldia Erlo Groupeko zuzendari nagusiak azaldu duenez, “harien kalitate txarrak kostu eta arazo asko sortzen ditu lan egiten dugun sektore askotan, automobilgintzan eta aeronautikan esaterako. Horregatik, uste dugu prozesu horiei buruzko informazioa lortzeko teknologiak inplementatzeko behar industrialari erantzuna eman behar diogula, gure produktuen eta zerbitzuen eskaintza hobetzeko”.

Horretarako, BRTA euskal aliantzako kidea den Tekniker euskal zentro teknologikoaren laguntza izan du. Teknikerrek, Industria 4.0 arloan eta makina konektatuaren arloan duen ‘know how’-ari esker, hari-egiaztatzaile bat garatu du, online-hodeian datu eskuragarriak eskaintzen dituena, denbora errealean monitorizatzeko gaitasunarekin. Teknikerrek azpimarratu duenez, “informazio hori denbora errealean eta online-hodeian eskuragarri egoteak aukera ematen du harietan kalitate-akatsak detektatzeko eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko, besteak beste”. Izan ere, Erlo Groupek baditu dagoeneko teknologia berri horrek bere produktibitatean duen eraginari buruzko datuak: “Orain arte, pertsonek egiten zuten kalitatearen egiaztapena; orain, produktuak 3 segundotan egiten du automatikoki, eta datuak zuzenean gordetzen ditu plataforma batean, guk informazio hori eskuratu eta prozesua kontrolatu ahal izateko, kalitatea bermatuz”, adierazi du Zubeldiak.

Proposamen teknologiko hau guztia Big Data Sam Smart Asset Managemenet (Teknikerren aktibo teknologikoa) plataformaren egokitzapenean oinarritzen da, datu-bilketa eta biltegiratze hori guztia ahalbidetzen duen tresna. Plataforma horri, gainera, ‘Datalogger’ bat gehitzen zaio, zeinak datuak denbora errealean monitorizatzeko eta erregistratzeko aukera ematen duen. “Azken hori oso garrantzitsua da; izan ere, tresna independentea denez, etorkizunean gure makinak produkzioa kontrolatzeko beste sistema batzuetan sartzea ahalbidetzen du”, adierazi du Zubeldiak.

Aliantza hori Gipuzkoako enpresa jasaten ari den eraldaketa-prozesuaren parte da. Prozesu hori 2025erako plan estrategiko batean oinarritzen da, eta berrikuntza eta teknologia ditu funtsezko puntu bezala. “Oso argi dugu ezarritako helburuak lortzeko lankidetza eredu bat bilatu behar dugula. Enpresa txiki eta ertain industriala izanik, ezin dugu prozesu osoa barneko baliabideekin egin, eta, horretarako, Euskadiko hainbat zentro teknologikoren laguntza izaten ari gara, hala nola Teknikerrena”, azaldu du Zubeldiak.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak