Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

20 maiatza, 2015
Enpresa berri batek lehengai berriztagarrietatik eratorritako kautxua garatuko du

Tecnalia eta Kereon konpainiak, elikaduraz kanpoko azukreen biomasatik eratorritako kautxuaren ekoizpenean erabilitako konposatu kimikoen garapenerako jardueran oinarrituko den enpresa berri baten sortzea iragarri dute.
Byosincaucho 1,3-Butadieno konposatu kimikoaren jardueran oinarrituko da.

Tecnalia korporazio teknologikoak eta egitasmo pribatuak bultzatzean espezializatutako Kereon konpainiak, elikaduraz kanpoko azukreen biomasatik eratorritako kautxuaren ekoizpenean erabilitako konposatu kimikoen garapenerako jardueran oinarrituko den enpresa berri baten sortzea iragarri dute.

Biosyncaucho deituriko enpresa berriak, Tecnaliak garatutako eta jada konpainia berriari transferitu zaizkion lau patente- familietatik deribatutako teknologia, erabiliko du.

Baliatutako teknologiak, pneumatikoentzako kautxuaren ekoizpenerako baliagarria izateaz gain, kapusaiak, oinetakoak edo tresna elektronikoen karkasak bezalako eguneroko produktuak lortzeko erabiltzen den 1,3- Butadieno konposatuaren eskasiari erantzuna ematea du helburu.

Egitasmo honen xedea, baliabide berriztagarrietatik eratorritako konposatu alternatibo bat fabrikatzea da, ekonomikoki bideragarriak eta azukre-, kimika-, eta automozio- industrientzako are ekologikoak diren alternatibak emanez.

Egun, biomasatik eratorritako 1,3- Butadienoren ekoizpenaren industria prozesurik ez dago, hori dela eta, prozesu berri honen garapenak, kimika aplikatuaren ikerkuntzaren munduko abangoardian kokatzen du Biosyncaucho.

Egitasmo hau bioekonomia Euskadin bultzatzeko apustua da eta era berean, sektore kimikoa, industria ibilbide luzeko zenbait instalazioren itxiera dela eta, azken urteetan gainbeheran dagoen garrantzi ekonomiko tradizionala, sustatzen da.

Berritu negozioak sustatzeko

Bost Machine Tools
Teknologia 22 uztaila, 2020
Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa BIEMHek,...Leer más

Teknologia 21 uztaila, 2020
Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta...Leer más

“El sector de la tecnología es una apuesta segura”
Teknologia 7 uztaila, 2020
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?