Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 maiatza, 2015
ElkarMedia, administrazio irekien plataformak bultzatzeko proiektuetako buru

ElkarMedia egoitza.

Zerbitzu informatikoen ElkarMedia konpainia gipuzkoarra, administrazio parte hartzaile eta herritarrentzako irekiak diren plataformak bultzatzeko, web orri eta mugikorrentzako aplikazioak bezalako soluzio teknikoen diseinurako proiektu teknologikoetako buru da.

2012an martxan jarri zen Zuretzat proiektua, administrazio publikoan herritarren parte hartzea sustatzeko, bere lankidetza bultzatzeko eta instituzioen gardentasuna eragiteko teknologia berrien aplikazioetan oinarritzen da.

Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak parte hartzen duen egitasmoa, administrazioarekin harremanetan jartzeko, elkarri eragiteko, bere beharrekin bat datorren informazioa jasotzeko eta ekarpenak modu irekian egiteko aukera ematen duten web guneak sortzeaz arduratu da.

Gainera, proiektuaren arduradunek mugikorrentzako aplikazioak diseinatu dituzte; aplikazioak eskatzaile bakoitzaren behar zehatzei moldatuta daude, herritarrei kontu publikoetan inplikatzea ahalbidetzen dietelarik baita araztutako eta herritarrentzako erabilgarriak diren formatuetara moldatutako datuen errepositoriora heltzea ere.

Elkarmediak proiektu honetan burututako garapenak, besteak beste, Azkoitia eta Azpeitiako Udalek eta Iraurgi Berritzen eskualdeko Garapen Agentziak erabili dituzte.

“Proiektuak, egun bizi den iraultza digitala administrazio publikoetara ere hel dadila eta herritarrei elkarri eragiteko aukera eman diezaiela bilatzen du. Herritarrek gero eta informazio eta gardentasun gehiago eskatzen diete instituzioei eta noranzko biko kanak behar dituzte” baietsi du ElkarMediako gerente Jose Antonio Sudupek.

Proiektuak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatzen duen GAITEK-eko enpresa zientifiko eta teknologikoen irteera eta produktu berrien garapenerako laguntzen programa jaso du.

Programa hau, ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerak dituzten proiektuen promozioaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago.

Teknologia 3 ekaina, 2020
Europako Batzordeak bikaintzat jo du SPRI Taldeak gidatutako Enterprise Europe Network-en euskal partzuergoaren lana

EEN Euskadik aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die...Leer más

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Teknologia 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?