Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Elkarrizketak 20 abendua, 2016 I+G Invest in the Basque Country

Decidata-ren ustez, Bind 4.0-n parte hartzeak aukera bat suposatzen du

Decidatak Euskaltelekin kolaboratu du telekomunikazioen operadorearen erabiltzaileen esperientziak ezagutu eta hobetzera bideratuta dagoen eta bere soluzio teknologikoak eskainiko dituen proiektu baten

Gonzalo Artiach eta Iñaki Pertusa, Decidata-ko bazkideak

Euskal startup-a Euskaltelekin batera, datuen analitikaren esparruan dihardute

 

Aurreratutako analitikan eta datuen ikusaraztean espezializatutako Decidata euskal konpainiak, Euskaltel telefonia-enpresarekin kolaboratu du, telekomunikazioen operadorearen erabiltzaileen esperientziak ezagutu eta hobetzera bideratuta dagoen eta bere soluzio teknologikoak eskainiko dituen proiektu baten. Bi enpresen arteko kolaborazioa, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako Bind 4.0, startup-en bizkortze programaren testuinguruan kokatzen da.

 

Euskal enpresak, Euskaltelen bezero-basearen segmentazio aurreratura bideratutako berezko algoritmo bat eta informazio bolumen handien ikusarazte geolokalizaturako erremintak konbinatzen dituen soluzio bat eskainiko du. Horren helburua, euskal operadoreari, bere bezeroen ezagutza handiago bat eskaintzea da, beti ere, erabiltzaile eta datu sarearen arteko esperientzia pertsonalizatu eta hobetu ahal izateko.

 

Decidatako bazkide Iñaki Pertusak azaltzen duen bezala, azelerazio programan parte hartzeak eta Euskaltelekin kolaboratzeak “enpresa- produktuaren formakuntza, hobetze eta zahartzapen aukera berri bat” suposatzen du.

 

Matematikari eta aholkulariz osatutako euskal enpresak, matematika- algoritmoetan oinarritutako soluzioak eskaintzen dizkiete enpresaren testuinguruan sortutako arazoei. Banka eta telekomunikazio sektoreetan eskarmentua duen enpresak, orain, ezagutza hori industrian sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko eta 4.0 Industria deritzonean parte hartzeko erabili nahi du.

 

Helburu hori betetze aldera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, datua bildu eta lortzeko base modura erabiltzen dira Decidatan. Ondoren, informazio hau, bere bezeroen negozioarentzako ezaguera aplikagarri bihurtzen da. “ Enpresa errealitatea ulertzen dugu eta datuetan oinarritutako soluzioak eskaintzen ditugu, arazoak konpontze aldera”, azaldu du Gonzalo Artiachek, bera ere enpresako bazkide dena.

 

 

Decidata eta Euskaltelen arteko kolaborazio proiektuaren aurkezpena

 

Elkarrizketak 23 ekaina, 2022 I+G
BRTA partzuergoak ikerketen emaitzen balorizazioari buruzko udako ikastaro bat antolatu du  
Irakurri gehiago
Elkarrizketak 23 ekaina, 2022 I+G
Tapia Euskadin interesak dituzten Alemaniako multinazional nagusiekin elkartuko da
Irakurri gehiago
Elkarrizketak 20 ekaina, 2022 I+G
Faktoria proiektua, jasangarritasuna sektore aeroespazialean eragile euskaldunen eskutik
Irakurri gehiago
Elkarrizketak 16 ekaina, 2022 I+G
“Euskal industria gai izango da produktu disruptiboak garatu eta industrializatzeko, energia biltegiratzeari dagokionez”
Irakurri gehiago
Elkarrizketak 13 ekaina, 2022 I+G
Avansitek aurrera pauso bat eman du fabrikazio aurreraturako material eta konposite polimerikoen garapenean
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak