Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urria, 2020 I+G

Danobat-ek eta Ideko-k Endity sortu dute balio teknologiko handiko piezak ikuskatzeko

Egoitza Bergaran duen enpresa berri honek aeronautika, energia nahiz automozio sektoreetako elementu garrantzitsuen inperfekzioak, akatsak eta gabeziak detektatzen ditu
Nerea Aranguren, Danobatgroup taldeko Berrikuntzako zuzendaria.

 

Endity Solutions enpresa sortu berria Danobatgroup taldeak eta Ideko teknologi zentroak egin duten apustuaren emaitza da. Ikuskaritza ez suntsitzailearen arloko konponbideetan espezializatutako enpresa bat da, hau da, bere prozedura industrialekin posible da inperfekzioak, akatsak eta gabeziak detektatzea aztertutako piezen integritatea bermatuz. Normalean, balio erantsi handiko piezak izaten dira, halaxe esan du Danobatgroup taldeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek SPRI Taldearentzat egindako elkarrizketa batean. Bergaran (Gipuzkoa) kokatua, enpresa berri honek baditu instalazio propioak, bulegoak eta baita ere prototipoen tailer bat, bere garapen berriak probatzeko.

 

Zer dira ikuskaritza ez suntsitzaileko konponbideak?

Zenbait sektore kritikotako piezak (adibidez, aeronautika edo energia sektoreetakoak) ikuskatu egin behar dira. Esaterako, badago abiazioko motorren barruan jartzen den pieza bat, eta hori ezinbestean ikuskatu behar da martxan jarri baino lehen. Horrelako piezak ikuskatzeko teknologia suntsitzaileak edo ez suntsitzaileak erabili daitezke. Bien arteko aldea da teknologia ez suntsitzailearekin piezak baliozkoa izaten jarraitzen duela ikuskapen prozesuaren ondoren. Eta arlo horretantxe espezializatu gara. Teknologia ez suntsitzaileak piezaren integritatea ikuskatzen du inolako kalterik eragin gabe, mantendu egiten delarik piezaren funtzionaltasuna.

 

Nola eragiten dute ikuskapen horiek enpresa baten lehiakortasunean?

Entsegu ez suntsitzaileak funtsezko diziplina dira fabrikazio industrialaren lehiakortasuna bermatzeko, aukera ematen dutelako manufakturatutako piezen egoera eta kalitatea egiaztatzeko azaleko edo egiturako kalterik eragin gabe balio handiko sektore estrategikoetara zuzendutako osagaietan.

 

Zein sektore dira bereziki sentikorrak horrelako teknikekiko?

Normalean, balio erantsi handiko sektoreak izaten dira, adibidez, sektore aeronautikoa, automozioa, energia-sorkuntza eta Oil&Gas.

 

Nola egiten ziren horrelako ikuskapenak teknologia hau agertu baino lehen?

Lehen, eskuzko sistemak erabiltzen ziren. Teknologia nahiko antzekoa da, baina gure bereizgarria da ikuskatu beharreko pieza bakoitzaren neurrirako konponbideak egiten ditugula; lehengoak konponbide estandarragoak ziren. Bestalde, horrelako prozesuek giza osagai handia zuten, eta goi-mailako kualifikaziodun langileak behar ziren, alegia, lantegientzat aurkitzeko zailak diren profilak.

 

Zure ustez zein da Endity-ren balio bereizgarria?

Bi esparru zehatzetan espezializatu gara ikuskaritza-prozesuaren neurrira eginiko konponbideak garatzeko: ultrasoinuetan eta korronte elektromagnetikoetan. Hau da, enpresari laguntzen diogu ikuskaritza-proiektua definitzen, ziurtapena lortzen eta prozesua zuzen egiten, eta gainera sistema automatizatzen dugu, giza faktorea ekuaziotik kenduz eta aztarna digitala sortuz, ikuskatzen den piezari buruzko datu guztiek trazagarritasun frogagarria izan dezaten.

 

Akatsik gabeko garapena al da zuena?

Ezin dut esan % 100eko fidagarritasuna duenik, baina ziur nago akats-marjina asko murrizten duela. Prozesuak eskuz egiten direnean kontuan hartu behar da oso proiektu konplexuak direla, denbora asko behar dutenak, eta gizakiaren akats-marjina beti dago hor.

 

Endity Solutions proiektua errealitate bat da jadanik, martxan dago?

Momentuz bi proiektu dauzkagu martxan, bata energia sektorean (sektore eolikoa), non aero-sorgailuen palak ikuskatzeko sistema automatizatu bat garatzen ari baikara, eta bestea Oil&Gas sektorean.

 

Zuen helburuetako bat da enplegu kualifikatua sortzea Euskadin merkatu-nitxo berri hori elikatzeko…

 Gaur egun bizi dugun eszenatoki ekonomiko konplexu honetan, gure asmoa da balioa eta kualifikazio handiko lanpostuak sortzea eta manufacturing arlora zuzendutako garapen teknologikoei buruzko ezagutza sakontzea. Zentzu horretan, enpresa honek teknologia aurreratua emango digu ikuskapen-lanetarako, gure dibertsifikazio estrategia sakontzen lagunduko digu eta aukera emango digu kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko.

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak