Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 martxoa, 2017
Createch Medical, Gipuzkoako Bazkundeko “ETE Enpresa Industriala” saria

2006. urteaz geroztik, Egile Taldeak abian jarritako enpresa mundu mailako liderra da hortz eta aurpegi-masaileko protesien ekoizpenean

Arantxa Tapia sailburua, Createch Medical arduradurarekin.

2006. urteaz geroztik, Egile Taldeak abian jarritako enpresa mundu mailako liderra da hortz eta aurpegi-masaileko protesien ekoizpenean.

Mendaroko enpresak I+G+b arlora zuzentzen du bere fakturazioaren %8 eta 10 bitarte. Atzerriko salmentek gorakada nabarmena izan dute Suitzako Straumann konpainiarekin aliantza sinatu zuenetik: 2013 urtean %14 izatetik joan den urteko %70 igo da.

 

Joan den ostiralean, hilak 17, bere enpresa-sarien 25. edizioan Gipuzkoako Bazkundeak Createch Medical izendatu zuen aurtengo “ETE enpresa industriala”. Hortz injinerutzan espezializatutako enpresa Mendaron sortu zen 2006. Urtean eta hamarkada honetan lidergo sendoa lortu du munduan hortz eta aurpegi-masaileko protesien fabrikazioan, puntako teknologia erabilita: laser bidezko neurketa, CAD-CAM eta ultra prezisioko mekanizatua bio osagarriak diren materialak erabilita, eta abar. Horrez gain, teknologia batukor edo aditiboak erabiliz (3D inpresorak tarteko) ekoizten duen lehen euskal enpresa da.

Gaur egun Straumann multinazional suitzarra eta Egile Taldea parte dira enpresaren osaketan. Egile berak sortu zuen Createch Medical 2006. Urtean Bistaeder hortz klinikarekin batea. 47 langile ditu (%51 goi-mailako tituludunak) eta azpimarratzekoa da I+G+b arlora zuzentzen duen ahalegin handia, fakturatutakoaren %8 eta %10 bitarte.

 

Antxoka Urzainki zuzendari nagusiaren hitzetan, “gaur egun mundu mailako erreferente bagara, neurri handian ikuspegi erabat berritzailea izan genuelako da. Sorreraz geroztik, bat egin dute abangoardiako soluzio teknologikoak jorratzeko hortz-sektoreko profesional-taldea eta prezisio eskakizuna erabatekoa den sektore industrialeko puntako enpresa bat.

Proiektu arrakastatsua

Createch Medical-en lehen produktuak 2006. urtean merkaturatu ziren eta orduantxe hasi zen eskaintza osatzen eta posizioak sendotzen. 2010. Urtean nazioartean hedatzeari ekin zion, eta urte betera ordezkaritza propioak zein laguntzaile lokalen bidez Alemanian, Belgikan, Herbehereetan eta Israelen izatea lortu zuen. Straumann-en eskutik, ondoren Frantzia, Ingalaterra eta Suediara iritsi zen.

 

2013 urtean akordio orokorra iritsi zen Suitzako Straumann etxearekin, inplanteen salmentan munduko liderra denarekin, hain zuzen. Createch Medical-en jabetzaren %30 eskuratu zuen multinazionalak eta bide beretik iritsi zen atzerriko salmenten aparteko hazkundea: 2103an %14 saltzen zuen nazioartean, eta 2016an %70tik gorakoa izan da.

 

Createch Medical enpresarekin batera, Gipuzkoako beste zenbaitek ere Gipuzkoako Bazkundearen aintzatespena jaso dute: Irizar “Gipuzkoako Enpresa”, Copreci “Enpresa Nazioarteratzea” eta Aita Menni “Zerbitzu Enpresa” saridunak dira. Ekitaldian Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak sailburua eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia izan ziren.

Bost Machine Tools
Teknologia 22 uztaila, 2020
Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa BIEMHek,...Leer más

Teknologia 21 uztaila, 2020
Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta...Leer más

“El sector de la tecnología es una apuesta segura”
Teknologia 7 uztaila, 2020
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?