Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urtarrila, 2021 I+G

Cidetec-ek bateria kargagarriekin eta industria aeronautikorako material berriekin lotutako bi proiektutan parte hartu du

ZABCAT eta NEOCROSS ekimenetan murgilduta dago zentro teknologikoa
Cidetec participa

Cidetec BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) kidea da, eta ingurumen-inpaktua murriztea edo ekoizpen-kostuak jaistea helburu duten proiektuetan parte hartzen du, beste faktore askoren artean. Bi ardatz horietan zentratuta, Cidetec bateria kargagarriak merkaturatzearekin eta aeronautika- eta energia-sektorerako material berri batekin lotutako bi ekimenetako parte da.

ZABCAT izeneko proiektuaren helburua zink-aire bateria kargagarriak garatzea eta merkaturatzea da. Gaur egun, ion-litio bateriak dira zabalduenak merkatuan. Hala ere, jasangarritasunarekin eta segurtasunarekin lotutako arazoak dituen teknologia bat da, muga tekniko batzuez gain. Horregatik, Cidetec Energy Storagek adierazi du zink-aire bateriak benetako alternatiba direla, energia-dentsitate handia lortzen dutelako, ingurumen-inpaktua murrizten dutelako, ekoizpen-kostuak jaisten dituztelako eta seguruagoak direlako.

Hori dela eta, Cidetecek proiektuan parte hartzen du baterien osagai guzti-guztietan teknologia propioa garatuz. Garatu duten prototipoa 50 Wh/kg-ko indarra eta 4.000 h baino gehiagoko erabilera du. Bestalde, zink-aire bateria mota horiek eragozpen handia dute katodoaren degradazioagatik, horrek itzulgarritasuna eta iraupena mugatzen baititu. Horregatik, datozen 18 hilabeteetan, proiektuak katalizatzaile metalikoak babesteko lan egingo du, bateria horien aire-katodoaren iraunkortasun murritzari aurre egiteko, haien bizitza erabilgarria zabaltzeko eta funtzionamendua hobetzeko.

Cidetecek parte hartzen duen beste proiektuak NEOCROSS du izena, eta aeronautika- eta energia-industriarako material berri bat garatzea du helburu, ekoizpen- eta mantentze-kostuak murriztu ahal izateko. Material berria erraz desegin eta konpon daiteke, kaltetutako eremuan beroa eta presioa aplikatuz.

Horregatik, Cidetec Surface Engineering enpresatik azpimarratu dutenez, minutu gutxitan egin ahal izango dira orain arte orduak edo egunak behar zituzten operazioak, eta propietate guztiak %100an mantenduz. Material berri horren konponketa beroa eta presioa aplikatuz egiten da, konponketa-tresna eramangarri batekin. Tresna hori lotura dinamikoak dituen erretxina termo-egonkorreko sistema berritzaile bat erabiltzen du konponketak gauzatzeko.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak