Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 maiatza, 2018 I+G Nazioartekotzea

“Boutique produktu bat fabrikatu eta saltzen dugu”

Irizar Forge 95 urteko ETE gipuzkoar bat da, zeina espezializaturik baitago ingurune erasokorretan karga astunak jasotzeko kako forjatuen ekoizpenean

Irizar Forge 95 urteko ETE gipuzkoar bat da, zeina espezializaturik baitago ingurune erasokorretan karga astunak jasotzeko kako forjatuen ekoizpenean

 

Irizar Forge 95 urteko ETE gipuzkoar bat da, zeina espezializaturik baitago ingurune erasokorretan karga astunak jasotzeko kako forjatuen ekoizpenean SPRI Taldearen irrati-antena Lazkaora begira jarri da, Irizar Forge enpresak bertan duen fabrikara. Ia bi futbol zelaiko azalera du eta duela 95 urtetik antzinako jarduera bat garatzen du: forja. Baina, horrekin batera, euskal ETEak tona handiko kakoak ekoizten ditu karga oso astunak jasotzeko ingurune erasokorretan.  Konbinazio horri esker mundu mailako erreferente bihurtu da bere sektorean, presentzia du bost kontinenteetan eta %90etik gorako esportazio maila du, salmenta zuzenak egiten dituelarik 60 herrialdetan. María Lasa Irizarrek (familiaren laugarren belaunaldia) zuzentzen duen konpainia gipuzkoar hori ezkutuko txapeldun horietako bat da. 60 lagun enplegatzen ditu, eta bere produktuak dibertsifikatzen ditu hainbat sektoretan, besteak beste, sektore nuklearrean, itsasketan, industrian edota gas eta petrolio erauzketan.

 

Irizar Forge famili ETEa laugarren belaunaldira iritsi da. Pertseberantzia da horren atzean dagoen arrazoia?

Pertseberantzia bakarrik ez, baita ere ahalegina, lana eta konstantzia.  Bidea ez da izan erraza, baina honaino ekarri gaitu. Famili enpresek, batez ere ETEek, badute zorigaiztoko etiketa bat, uste baita arazotsuak direla belaunaldi batetik besterako trantsizioak porrota ekar lezakeelako. Egia da arazo eta famili ETE hitzak elkarren ondoan joaten direla esaldi berean. Ez dakit zein den arrakastaren formula, baina zerbait egingo genuen ondo, laugarren belaunaldia gara eta.

 

Enpresa gaztea zarete, 95 urte bakarrik…

Barre egiten dugu horren kontura, enpresako langileen batez besteko adina 33 urtekoa baita. Uste dut hori dela harrigarriena enpresan lehenengoz sartzen direnentzat, hau da, hain enpresa beteranoan hain langile gazteak ikustea.

 

Nolakoak dira Lazkaon diseinatu eta fabrikatzen dituzuen kakoak?

 Pentsatu ez arren, eduki teknologiko handiko piezak dira, material oso gogorrez fabrikatuak eta segurtasun handiko bektoreen menpe daudenak. Esan liteke kartara eginiko produktuak direla, boutique batekoak bezalakoak; espezifikoak eta zehatzak, erabiltzen dituzten sektoreak bezalaxe. Tamainari dagokionez, gero eta txikiagoak dira, baina askoz erresistentzia-gaitasun eta indar handiagoa dute. Oso pieza sendoak dira, gero eta pieza sofistikatu eta adimentsuagoak eskatzen dituen merkatuaren premiak asetzera bideratuak.

 

Zein da saldu duzuen azken kakoa?

Asiarako egin dugun pieza bat; dagoeneko existitzen den garabi batentzat da, zeinari iritsi baitzaio kakoa aldatzeko garaia. Pieza txikiagoa, erosoagoa, erabilerrazagoa eta seguruagoa da, eta 5.000 tona jasoko ditu (dezenteko karga!).  Ez dago hainbeste karga jaso dezaketen garabi asko; halakoak aurkitzeko kostaz harago joan beharra dago, itsaso zabalera, han mugitzen direlako munduko karga handienak. Eta gu hara joaten gara.

 

Zergatik mantentzen duzue produkzioa Lazkaon?

Forjaketan erabiltzen diren makinak eta horien instalazioa oso garestiak direlako. Gainera, ez dugu mugitzeko arrazoirik aurkitu. Txikiak bagara ere, mundu mailako merkatuak ez digu beldurrik ematen.

 

Nola aurre egin diozue krisiari Irizarren?

Aurre egin diogu gure produktuak transbertsalak direlako, hau da, baliagarriak dira sektore mota guztietako (nuklearra, industria, itsasketa, petrolioa eta gasa…) kargak mugitzeko, eta baita ere gure atzerriko merkatuak dibertsifikatu ditugulako, une honetan gure fakturazioaren %90 merkatu horien bidez lortzen dugularik.

 

Deskribatu zuen negozio eredua…

Irabazia non dagoen, haraxe joaten gara, eta horretarako ongi arakatu behar da mapamundia (barreka). Txoko guztiak begiratu behar dira jakiteko nora iritsi nahi duzun eta norekin lehiatu nahi duzun. Ez zaigu axola nitxoa heldua bada. Zuhurrak eta selektiboak gara, baina garrantzitsua da arriskatzea, eta, ahal bada, iristen lehena izatea. Horrelaxe lortu dugu urtez urte nitxo batetik bestera jauzi egitea, balio bereizgarria eskainiz. Egia da zaila izaten dela sartzea, baina behin sartutakoan, jokalari gutxi dago jokoan.

 

Zergatik kostatzen zaie hainbeste euskal enpresariei txapelaz aldatzea?

Asko bidaiatu dut azken urteotan, eta ohartu naiz sektore berean lehiatzen duten enpresek, herrialde desberdinetakoak izanagatik, ez daukatela lotsarik elkarrekin hitz egiteko, kolaboratzeko eta beste negozio batzuetan bazkide izateko, beharrezkoa eta probetxuzkoa iruditzen bazaie. Euskadin oso arraroa da hori. Ez dakit zergatik den, gure izaeragatik edo ikuspegi ezagatik, baina egia da oraindik kosta egiten zaigula txapelaz aldatzea.

 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak