Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 maiatza, 2015
Biodonostia OII infartua izan duten pazienteak ama-zelulez tratatzeko entsegu kliniko batean parte hartzen ari da

Biodonostia OII Osasun Ikerketa Institutua eta Donostia Unibertsitate Ospitalea CAREMI entsegu klinikoan parte hartzen ari dira
Egitura endotelialak

Biodonostia OII Osasun Ikerketa Institutua eta Donostia Unibertsitate Ospitalea CAREMI entsegu klinikoan parte hartzen ari dira, miokardio-infartua izan duten pazienteei ezarritako ama-zelulen bidezko tratamenduaren emaitzak aztertu, horren segurtasuna egiaztatu eta eraginkortasunari buruzko datuak lortzeko asmoz.

Madrilgo Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitaleak eta Lovainako (Belgika) Unibertsitate Katolikoak koordinatutako entsegu honetan, 49 pazientek parte hartuko dute guztira. Horietako 32ri zelulen tratamendua emango zaie, eta beste 17ei plazeboa, eta ondoren, sendagaiaren eragin terapeutikoa ebaluatuko da.

Programak Coretherapix enpresa bioteknologikoak diseinatutako produktu zelular baten inpaktua aztertuko du. Produktuak ama-zelula kardiakoen suspentsioa du, behar bezala isolatuta eta hedatuta, miokardio infartu akutu baten ondorioz ehun kardiakoa larri kaltetua duten pazienteei bide intrakoronarioaz emateko asmoz.

Bihotzekoak eragindako kalte tisularra mugatzea xede duen sendagai hau kateterismo bidez banatzen da, pazientearen egoera klinikoa egonkortu ondoren, hots, infartua izan eta astebete geroago.

Mariano Larman Donostia Unibertsitate Ospitaleko kardiologoaren ustez, produktuaren “abantailetako bat” pazienteak behar duenerako prest izateko aukera da.

“Alderdi hau funtsezkoa da, bihotzekoak dakarren erlojuaren aurkako lasterketan denbora ondo kudeatzea giltzarrizko faktorea baita”, adierazi du Larman-ek.

Bestetik, Biodonostia OIIko Zelula Hazkuntzarako Plataformaren arduradun Ana Aiastuik produktu zelular honen “tropismo handia” nabarmendu du, eta bihotzeko zelulez osatuta dagoenez gero, “eraginkortasun handi-handikoa” izan daitekeela ziurtatu du.

Miokardio infartua tamaina handiko erronka sanitarioa da, bereziki gizarte garatuetan. Esparru honetan egindako aurrerapenek hilkortasuna murriztea lortu duten arren, paziente askok gutxiegitasun kardiako kronikoa izan ohi dute, bizi-kalitatearen eta bizi-itxaropenaren kaltetan.

Infartua izan duten pazienteak ama-zelulez tratatzeko ikerketa-proiektua

Bost Machine Tools
Teknologia 22 uztaila, 2020
Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa BIEMHek,...Leer más

Teknologia 21 uztaila, 2020
Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako

Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta...Leer más

“El sector de la tecnología es una apuesta segura”
Teknologia 7 uztaila, 2020
“Teknologiaren sektorea apustu segurua da”

Covid-19aren gaixotasunak eragindako konfinamenduaren ondoren, lan-merkatuan eta haren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?