Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 iraila, 2017
Bideo-marketina, industrian gero eta gehiago erabiltzen den tresna

Un momento de la jornada.

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu da nola erabili bideoak “enpresako marketin estrategiaren barnean”.

Diego Macaya adituak esan du bideo bakoitzak helburu bat izan behar duela. “Helbururik gabe, ez dago marketinik”.

 

Bideo-marketina estrategia bat da, hazkunde potentzial handia duena enpresa industrialetan. Diego Macaya adituak hauxe esan du SPRI Taldeak Arabako Teknologi Parkean antolatutako jardunaldi batean: bideoa “enpresa baten marketin estrategiaren parte da”. Ibilbide luzea dugu industriaren sektorean”.

 

Macayak azpimarratu du bideo bakoitzak helburu bat izan behar duela.“Helbururik gabe, ez dago marketinik. Ez da den-dena bideo baten kontatu behar, posible da minutu banako bost bideo egitea”. Adituaren arabera, kostua ez da eragozpen handia. “Bi bideo behar ditut aurrekontu txiki batekin arrakasta izateko: bideo hezitzaile bat eta spot bat. Lehenengoa egiteko nahikoa dira diapositibak eta audio on bat; spoterako, berriz, irudia eta testua, zeren audioa bera ere ez baita beharrezkoa”.

 

Adituak esan du gizakiaren arreta-gaitasuna murriztu egin dela azken urteotan. “2000. urtean 12 segundoko muga zuen, orain, berriz, 3 eta 5 segundo bitartekoa da Interneten. Beraz, lehenengo 5 segundoetan erakarri behar da ikuslearen arreta”.

 

Plataformei dagokienez esan du Youtube dela erabiliena, baina Vimeo-k baduela abantaila bat: “bideoa ordezkatu daiteke helbidea mantenduta, eta, beraz, ez dago zerotik hasi beharrik. Hori bai, zertxobait ordaindu behar da, hilean bost euro inguru”.

 

Beste aukera bat da Wistia eredua, zeinak pantailarekin elkarreragiteko aukera ematen baitu. “Hainbat datu ematen ditu, adibidez, zein den gehien ikusten den bideo zatia. Horrela errendimendu handiagoa ateratzen zaio bideoari marketinaren ikuspegitik. Badu desabantaila bat, ez baita masiboa eta, gainera, garesti samarra da”. Wistia plataformaren beste abantaila bat da bisiten rankinga zuzenean doala erabiltzailearen web orrira; Youtuben, ostera, bisitak plataforman bertan kontabilizatzen dira.

 

Bide-marketina berdin erabili behar da enpresatik kanpora nahiz enpresa barrurako, alegia, bertako langileen prestakuntzarako. Macayak dio enpresen ardatza ez dela izan behar bideo korporatiboa, “baizik eta konbentzitzen saiatzea, dela langileak enpresan gehiago inplikarazteko, dela enpresako afari bat antolatzeko”.

 

Beste bezero mota bat komunikabideak dira, hala bideoak bidal daitezke inaugurazioen berri emateko, produktu berri bat merkaturatzeko edo prentsa oharrak osatzeko.

 

 

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?