Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
13 martxoa, 2017

Basque EEN partzuergoak jardunaldi bat antolatu du Bruselan fabrikazio aurreratuarentzako Europako laguntzei buruz

Eureka programa 40 herrialde biltzen dituen ekimen kooperatibo bat da eta I+G+B-ko proiektuak babesten ditu

 

Basque EEN Partzuergoak (SPRI Taldeak zuzendutako erakunde bat, helburutzat daukana Europa enpresei hurbiltzea eta euskal ETEek laguntza-funtsen zati bat eskuratzea) Infoday jardunaldi bat antolatu du AFM makina erreminta klusterrarekin eta Mondragon Korporazioarekin batera, Europako Eureka programak I+G+B-rako ematen dituen laguntzei buruz, eta bereziki, fabrikazio aurreratuaren sektorekoei buruz. Ekitaldia Bruselan izango da martxoaren 30ean.

 

Eureka I+G+B kooperatiboari laguntzeko gobernu arteko ekimen bat da, non 40 herrialdek parte hartzen duten. Eureka clusters direlakoak, berriz, epe luzeko ekimen estrategiko batzuk dira, Europako lehiakortasunerako giltzarriak diren teknologiak garatzen dituztenak I+G+B-ko proiektuak babestuz. Ikusirik fabrikazio aurreratuak Europako ekonomian daukan garrantzia eta pisua, programa berri bat abiarazi da sektore horretan, industriak zuzendutako I+G+B-ko proiektuak babesteko enpresa, teknologi zentro eta unibertsitateen arteko nazioarteko lankidetzaren bidez.

 

Kluster horren barruan deialdi bateratu bat ireki da Txekiar Errepublikaren, Frantziaren, Hungariaren, Hegoafrikaren, Hego Korearen, Suediaren eta Turkiaren artean fabrikazio aurreratuko proposamenak egiteko. Bestalde, Alemania, Austria, Belgika eta Maltako enpresek ere parte hartu ahal izango dute.

 

Martxoaren 30erako antolatutako topaketetan hainbat herrialdetako enpresak, unibertsitateak, teknologi zentroak eta ikerketa institutuak bilduko dira, eta aukera izango dute alde biko bilerak egiteko eta, bide horretatik, lankidetza teknologikoko akordioak hitzartzeko fabrikazio aurreratuaren arloko azken berrikuntzekin lotuta, eta bazkideak bilatzeko Eureka proiektuak garatzeko. Zabalik dago interesatuek izena emateko epea.

 

Garaia Guneko jardunaldia

EEN lanean ari da, halaber, beste jardunaldi bat antolatzen martxoaren 15ean Arrasateko Garaia Gunean, non fabrikazio aurreratuari buruzko laguntzak aurkeztuko diren. Ekitaldi horren helburua da informazioa ematea Smart ekimenaren (Eureka nazioarteko lankidetza programaren barruan sortu den fabrikazio aurreratuko teknologien arloko ekimenaren) misioari eta estrategiari buruz. Dagoeneko zabalik dago interesatuek izena emateko epea. Jardunaldia beraizik zuzenduta dago ekimen honen helburuekin eta ibilbide orri teknologikoarekin bat egin nahi duten enpresei, enpresa elkarteei, teknologi zentroei, unibertsitateei eta I+G arloan aktiboki lan egiten duten erakundeei. Jardunaldia amaitutakoan, eta aldez aurretik eskatuz gero, alde biko bilerak antolatu ahal izango dira interesatuen eta Smart proiektuko lantaldearen artean, eta baita ere enpresa parte-hartzaileekin. Hori guztia CDTIren (Estatuko berrikuntza agentzia) laguntzarekin egingo da, proiektuetarako garapen-ildoak identifikatzeko prozesuan aurrera egiteko.

 

 

Berrikuntza Teknologikoa 25 otsaila, 2020
Lehen sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko robotika

Tekniker partaide duen GreenPatrol europar proiektuak sistema berritzailea garatu nahi du...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 24 otsaila, 2020
Soluzio digitalak, industria-ekoizpenaren paradigma berri baterako

Ideko partaide duen QU4LITY europar proiektuak zero akatseko fabrikazio-eredu berrian teknologia...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 18 otsaila, 2020
Ingeteam, Europako instalazio fotovoltaikorik handieneko partaide

Euskal enpresak Aragoin kokatuta dagoen gune horretako azpiestazioak babestu eta kontrolatzeko...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 17 otsaila, 2020
Industria aeronautikorako sentsorizazio adimenduna

Hegazkintza sektorean funtsezkoak diren elementuak eta fluidoak monitorizatzeko sentsoreak garatzea...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 12 otsaila, 2020
Robotika aurreratua, eraikuntzako lan-arriskuak murrizteko

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak koordinatutako europar enpresa eta unibertsitateen talde...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?