Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 maiatza, 2017
Arabako Teknologi Parkeko enpresa bat “Hyperloop”-en parte hartzen ari da, etorkizuneko tren supersonikoaren proiektuan

Iñigo Ezquerra, Altraneko ordezkaria.

“Hyperloop” etorkizuneko trena da, lurrarekiko eta airearekiko marruskadurarik ez duen kapsula supersonikoa. Gai izan liteke 1.200 kilometro orduko abiaduran bidaiatzeko presio murriztuko hodi bati eta lebitazio magnetikoko ezin sinetsizko sistema bati esker, eta arduradunek diotenez, ez du CO2 gramo bakar bat isuriko atmosferara.

 

Elon Musk (Pretoria, Hegoafrika, 1971) ingeniari, asmatzaile, inbertitzaile eta enpresari hegoafrikarrak -besteak beste, Tesla Motors edo Paypal enpresa erraldoiak sortu dituenak-, mundu osoko unibertsitateko ikasleei zuzendutako lehiaketa bat abiarazi zuen, “Hyperloop” etorkizuneko garraiobidea garatzeko. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko ikasle-talde batek irabazi zuen lehiaketa mundu osoko 120 talderen artean, eta une honetan lehen prototipoa amaitzen ari dira, datorren abuztuan Kalifornian aurkezteko. Egoitza Arabako Teknologi Parkean duen Altran ingeniaritza funtsezkoa izan da hainbat arlotan, besteak beste, propultsioan eta kabinaren lebitazioan. Horren guztiaren berri eman digu gaur goizean Iñigo Ezquerrak, konpainiako Aeronautika, Espazio eta Defentsa dibisioko I+G-ko zuzendariak, Radio Euskadiko enpresa arloko Made in Basque Country programan.

 

Ez da zientzia fikzioa…

 

Iduri du zientzia fikzioa dela, baina, egia esan, urrats oso serioak eman ditugu Elon Musk-ek duela gutxi “bosgarren garraiobide” bezala izendatutako sistema hori 2020an garatu ahal izateko, eta dagoeneko bidea urratu da Dubai eta Abu Dhabi edo Sidney eta Canberra (Australia) hirien artean halako proiektuak eraikitzeko. Benetako proiektuak dira, gure egunerokotasunean daudenak, eta gure kasuan, aukera eman digu kontzeptuak, diseinuak eta garapenak lantzeko.

 

Zuen proiektuan kendu egin dituzue trenaren erreiak, eta horren ordez lebitazio magnetikoko sistema bat erabili duzue, zeinak ez baitu CO2rik isurtzen atmosferara… Benetan egin daiteke hori?

 

Jakina egin daitekeena, hain zuzen, ikuspuntu teknologikotik sistema horretan oinarritutako hainbat ekimen egin dira XX. mende osoan zehar. Dena den, teknologiak oraintsu lortu du horrelako zerbait egiteko behar den heldutasuna, eta orduantxe bota du Musk-ek mundu mailako erronka hori eta hasi da mugitzen hori guztia. Testuinguru horretan, uste dugu guk esponsorizatutako proposamena eta diseinua egingarriak direla (lehiaketa irabazi zuten 2015ean).

 

Nola azaldu genezake ideia iraultzaile hori?

 

Sistemak metalezko hodi itxi baten forma du. “Hyperloop” kapsularen imanak kabinaren goialdean egongo dira, eta horri esker lebitatuko du, adibidez, Japoniako zenbait trenek egiten duten bezala. Kasu honetan, ordea, ez dute errei bakar baten gainean lebitatuko, baizik eta sabaiaren gainean. Hala, bidaiariak erosoago joango dira (aerodinamikagatik), eta kapsula hutserantz mugituko da ia erresistentziarik gabe, kohete bat espazioan bezala. Gainera, eta kontuan izanik propultsio elektrikoa izango duela, sistema garbi eta ekonomikoa izango da hedapenari dagokionez, ez du inolako gasik isuriko, eta, batez ere, oso azkarra izango da.

 

Zenbaterainoko abiadura hartuko du?

 

Azkartasunaz jabetu zaitezen, esango dizut 15 minutuan egingo lukeela Madril eta Bartzelona arteko ibilbidea …

 

Zein testuingurutarako dago diseinatuta, eta nolako azalera beharko luke sistemak?

 

Proiektua beraizik pentsatuta dago hegazkina errentagarria ez den toki eta ibilbideetarako. Zentzu horretan, Espainia toki egokia litzateke, distantziak nahiko laburrak direlako. Instalazioari dagokionez, hodia zutabe batzuen gainean joango litzateke (kable elektrikoak bezala), beraz, tren-linea arrunt batek behar duena baino askoz inbertsio txikiagoa egin beharko litzateke (kasu horretan tunelak, akueduktuak eta abar egin behar dira, zeintzuk oso garestiak baitira administrazioentzat abiadura handiko lineen kasuan).

 

Momentu honetan zenbat ingeniari ari dira proiektu honetan lanean Arabako Teknologi Parkean duzuen egoitzan?

 

Esan bezala, proiektua Valentziako Unibertsitate Politeknikoan sortu zen, talentu handiko bost gazteren eskutik. Karrera ikasketak amaitzen ari ziren eta kemenez eta gogoz beterik zeuden. Hantxe hasi zen kontua, baina harrezkero jende gehiagok bat egin du proiektuarekin (orain 25 dira), besteak beste, geuk. 2015aren amaieran hasi ginen elkarrekin lanean, laguntzeko, bultzada bat emateko eta ekosistema berritzaile bat sortzeko. Gaur egun, Altran ingeniaritzaren I+G sailean 80 langile gaude, batzuk Gasteizen eta beste batzuk Madrilen, eta Arabako Teknologi Parkeko 12 ingeniari ari dira lanean proiektu zehatz horretan.

 

Ez da lehen aldia, gehiagotan ere sartu izan zarete Euskaditik halako ez-ohiko proiektu berritzaileetan…

 

Hala da, iaz partaide izan ginen “Solar Impulse” proiektu harrigarrian. Ekimen hori 2003an sortu zen Suitzan, eta “Hyperloop” bezala, ia zientzia fikziozko erronka zen orduan. Asmoa zen soilik eguzki xaflez bultzatutako lehen hegazkina diseinatzea munduari bira eman ziezaion. Iazko ekainean erdietsi zen erronka, garapen- eta diseinu-lanetan 13 urte igaro ondoren. Gure kasuan, hegala eta pilotu automatikoa diseinatu genituen hemen, Parkean.

 

“Etorkizuneko trenera” itzuliz, hurrengo urratsak Kaliforniako basamortura eramango zaituzte abuztuaren 24an… Zertarako?

 

Egun horretan Elon Musk-ek abiarazitako proiektuaren bigarren erronka egingo da. Basamortu horretan dago Space X-en egoitza, Musk-ek Tesla edo Paypal enpresekin batera garatutako konpainietako bat, non eraiki baitu bi kilometroko entsegu hodi bat, prototipoak probatzeko. Mundu osoko 110 unibertsitatetako 20 proiektu hautatu dira, besteak beste, MIT, Stanford edo Oxfordekoak, eta abuztuaren 24an denok joango gara Kaliforniara diseinu bakoitzaren funtzionaltasuna erakustera. Gure helburua da bi metroko prototipo bat eramatea, non pertsona bat sartuko baita –kasu honetan “Dumi” bat. Hala, lehiaketan parte hartuko dugu erakusteko onenak garela eta irabaz dezakegula. Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu hori lortzeko Estatu Batuetako Purdue unibertsitatearekin.

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Teknologia 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

El proyecto Nierbimo impulsa la revolución energética de los edificios para lograr que sean prácticamente autosuficientes
Nierbimo proiektuak eraikinen iraultza energetikoa bultzatzen du, ia autosufizienteak izan daitezen

Hiriak eraldatzea jasangarriagoak eta energetikoki arduratsuagoak izan daitezen erronka...Leer más

Tecnalia e Ibermática desarrollan un sistema pionero para rastrear contactos de Covid-19 garantizando la privacidad
Teknologia 15 maiatza, 2020
Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatuz Covid-19a duten pertsonen kontaktuak identifikatzeko

Covid-19aren pandemiaren ondorioz, deskonfinamenduak erronka berriak ireki ditu eta, kasu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?