Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 urtarrila, 2015
AFMk Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien elkarte berriaren sorrera bultzatu du

ADDIMAT, AFM industria elkarterik aspaldikoenaren spin-off gisa sortu da, manufacturing arloan fabrikazio aditiboari eta 3Dri testuinguru propioa ematearen aldeko eskari espezifikoari erantzuteko asmoz
imagen spri AFM

Makina Erremintaren euskal Klusterrak (AFM) bultzatuta, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkarte (ADDIMAT) sortu berriak fabrikazio aditiborako eta 3D inprimaketarako ekipo eta materialen fabrikazio eta komertzializazioarekin zerikusia duten 16 enpresa eta erakunde biltzen ditu.


ADDIMAT abenduaren 17an sortu zen Donostian, fabrikazio aditiborako eta 3D inprimaketarako ekipo eta materialen fabrikazioan eta komertzializazioan diharduten enpresak elkartzeko asmoz.

ADDIMAT, AFM industria elkarterik aspaldikoenaren spin-off gisa sortu da, manufacturing arloan fabrikazio aditiboari eta 3Dri testuinguru propioa ematearen aldeko eskari espezifikoari erantzuteko asmoz. ADDIMATen bazkide sortzaileen artean, AFMrekin batera, Fagor Automation, Goratu, Danobat Taldea, Egile Taldea, Kondia, Ibarmia, Nicolas Correa, Ona Electroerosion eta Tumaker enpresak daude, baita IK4 eta Tecnalia zentro teknologikoak, Euskal Herriko Unibertsitatea, IMH Makina Erremintaren Institutua, Tknika berrikuntza zentroa eta Bilbao Exhibition Centre ere.

Elkartea fabrikazio aditiboaren eta 3Daren arloko enpresa guzti-guztientzat irekita dago, edozein unetan ADDIMATekin bat egiteko aukera izan dezaten. Bere helburua, fabrikazio aditiboaren eta 3Daren garapenean eta sustapenean interesatuta dauden eragile guztiak biltzea da.

Fabrikazio aditiboa ordezkatu eta bultzatzeko eta elkarteko bazkideei zerbitzu profesionalak eskaintzeko asmoz, ADDIMATek foro bat eratuko du, fabrikazio aditiboaren eta 3Daren industriari buruzko irudi koherente eta bereizia eraiki eta esparru honetako enpresei ahotsa ematearren.

Teknologia 23 uztaila, 2021
‘Euskal Camper premium’-a sortu da, hamar enpresen arteko lankidetzaren ondorioz

Automobilgintzaren euskal sektoreak Smart Comfort Platform 4.0 proiektuarekin lankidetzan aritzeko...Leer más

Teknologia 16 uztaila, 2021
Purple Blob, IoT soluzioak turismo, hiri eta industria adimenduna sortzeko

2017an, jakin-minak eta teknologia berritzaileekiko grinak informatikan eta...Leer más

Azterlan proyecto SUSIE
Teknologia 14 uztaila, 2021
SUSIE proiektuak irizteko zailak diren eremuak dituzten tresnen monitorizazioan lan egiten du

Prozesu industrial batzuetan mota ugariko eraldaketa-tresnak erabiltzen dira. Sentsore eta...Leer más

Teknologia 8 uztaila, 2021
Leartiker euskal zentro teknologikoa BRTAri atxiki zaio

Elikagai eta polimeroen teknologian espezializatutako Leartiker zentro teknologikoa Basque Research...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?