Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 maiatza, 2021 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak Leartiker gehitu du Foku Anitzeko Teknologi Zentro gisa

Zentroa bere bi teknologiengatik (Polimeroak eta Elikagaiak) nabarmentzen da, bai eta enpresekin duen lankidetza estuari esker lortzen duen transferentzia teknologikoaren indize altuagatik.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak Foku Anitzeko Teknologi Zentro izendatu du Leartiker S. Coop., eta horri esker erreferentziazko zentro bilakatu da euskal I+G+B-ren arloan. Leartiker zentroak polimeroen teknologian eta elikagaien teknologian espezializatutako I+G-ko proiektuak garatzen ditu. Gainera, Leartiker bereziki nabarmentzen da bi ikerketa-arlo horietako (elikadura eta polimeroak) proiektuetan lortzen duen transferentzia teknologikoaren indize altuagatik, eta baita ere gero eta handiagoa den bere nazioartekotze-mailagatik, bere negozio-bolumenaren % 20 nazioartekoa baita.

 

 

Bi teknologia: Polimeroak eta Elikagaiak

Polimeroen Teknologiaren arloan, eta material polimerikoekin fabrikatzeko diseinu-kontzeptuan zentratuta, Leartiker zentroak hainbat esparru lantzen ditu, hala nola material desberdinen garapena eta fabrikazio-prozesua, eta baita ere material eta produktuen karakterizazioa eta digitalizazioa, simulazio-teknika aurreratuen bidez.

 

Bi espezializazio-eremu ditu:

  • SUSTAINABLE TRANSPORT edo GARRAIO JASANGARRIA: egitura polimeriko fidagarri, arin eta isilen garapen integrala.
  • HEALTH edo OSASUNA: gailu medikoen garapena eta terapia aurreratuetan (ehunen ingeniaritza eta diagnostiko azkarra) erabiltzeko material polimerikoen ikerketa.

Elikagaien Teknologia arloan, berriz, eta betiere “Elikadura Osasuntsuaren” eremuan zentraturik, berrikuntza da Leartiker-en estrategia nagusia, eta helburutzat du nekazaritza eta elikadurako industrien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, euren produktuak balioan jartzeko proiektuak dinamizatuz. Horretarako, dibertsifikazioaz baliatzen da eta prozesuak egokitzen ditu transferentzia teknologikoaren bidez.

  • PREST espezializazioaren xedea da landare- eta animalia-jatorriko lehengaiez eginiko balio erantsiko produktu berrien garapena bultzatzea tokiko enpresa eta ekoizleekin lankidetzan, elikagai desberdin, osasuntsu eta jasangarri berriak lortzeko eta, bide horretatik, enpresen lehiakortasuna hobetu eta gainerakoengandik bereizi ahal izateko egungo merkatuan.
  • 2021eko otsailean, Leartiker-ek ESNEKI ZENTROA jarri zuen martxan. Esneki artisauak egiten dituzten ekoizle txikiekin lan egiten du nagusiki, aholkularitza emanaz euren prozesuak eta egiten dituzten esnekien kalitatea hobetzeko eta berrikuntza eta dibertsifikazio proiektuak garatzeko, helburua baita lehiakorrago izan daitezela. Esnekien sektoreko erreferente bihurtzea da Esneki Zentroaren helburua.

 

Zentroa eta bere helburuak

Leartiker Teknologi Zentroak 50 pertsonako lantaldea du, zeinak 50etik gora ikerketa-proiektu kudeatzen baititu 200 enpresa baino gehiagoren parte-hartzearekin, eta 3 milioi eurotik gorako negozio-bolumena du. 2015ean sortu zenetik, Leartiker zentroak urteko % 7ko hazkundea izan du batez beste.

 

Bere epe laburreko helburuetako bat da Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Partzuergo Zientifiko-Teknologikoan sartzea eta, hartara, Euskadiren ikerketa-gaitasuna Europa mailako erreferente bihurtu nahi duen egitura kolaboratzaile horren parte izatea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak