Europako Batzordeak erretinopatia diabetikoaren diagnostiko goiztiarrerako soluzio bat garatzeko eman du dirulaguntza hau
ULMA industria taldeak 1,45 milioi euroko diru-ekarpena izango du Retinal izeneko proiektua aurrera ateratzeko. Ekimen honen bidez, erretinopatia diabetikoaren diagnostiko goiztiarrerako soluzio integrala garatu nahi da, horixe baita diabetesak eragindako ikusmeneko arazo nagusia.
ULMAren Enpresa Sustapen eta Berrikuntzarako Zentroan gauzatzen ari den proiekturako laguntza hau garapen eta erakustaldi faseei –prototipo, saiakuntza nahiz errendimendu-egiaztapenen bitartez– zuzenduta dago, baita soluzioa helburu komertzialekin erreplikatzeko faseari ere.
Software eta hardware soluzio bat lortzea da Retinal proiektuaren helburua, eta horretarako, oftalmologiaren esparruan nahiz irudi mediko ez-inbaditzailerako aplikazio eta teknologien garapenean ospe handia duten erakundeen parte-hartzea izan du.
Nahiz eta sektore atomizatua izan, non teknologia commodity gisa ikusten den sarritan,...Leer más
PartekatuIaz SPRI Taldeko Invest in the Basque Country atalak atzerriko 31 inbertsio-proiektu itxi...Leer más
PartekatuOroi Donostian egoitza duen startup gipuzkoarra da, hirugarren adinekoentzako errealitate...Leer más
PartekatuEuskal enpresa talde bat sortu berri da material eta gailu biofuntzional berriak ikertu eta...Leer más
PartekatuBatura Mobile konpainia, 2006tik gailu mugikorretarako aplikazioen garapenean...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?